atarrabia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
atarrabia etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2021(e)ko urtarrilaren 11(a), astelehena

Atarrabiako Udaleko lehiaketaren irabazleei, zorionak! / Zorionak a las ganadoras/es del concurso del Ayuntamiento de Villava




[EUS] Zorionak Atarrabiako Udaleko lehiaketaren irabazleei: Amaiur Valdivielso (DBH1), "Tratu onak" kontakizunagatik, eta Nerea Lechado, Iker Martinez eta Maider Melero, DBH2koak, tabakoaren aurkako kartelengatik. Banakako sariaz gain, beraiei esker 2021ean beren gelek, talde-sari bat izango dute. Gozatu, txapeldunak!!


[CAS]  Zorionak a las ganadoras/es del concurso del Ayuntamiento de Villava: Amaiur Valdivielso (DBH1) por su relato "Tratu onak" y a Nerea Lechado, Iker Martinez y Maider Melero de DBH2 por sus carteles contra el tabaco. Además del premio individual, gracias a ellos/as sus respectivas clases disfrutarán de un premio grupal en 2021 ¡¡Que lo disfrutéis txapeldunak!!


2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

Mendian Tuterako Argia ikastolarekin. Gorostieta-Aldatz.

Azkeneko irteera izan da hau aurten. Gorostietatik (Orokieta eta Saldias artean) eta Larraungo Aldatz herrira joan ginen 16 km eginez. Hasieran euri pixka bat, eta hotz punttu bat, eta bukaeran eguzkitsu xamar.
Aukeran izan genituen tontorrak (Beigañe, Ireber, Ernaitzu...) ez genituen egin, nahiz eta oso hurbil egon, lainoak kentzen zigulako bista ederren saria eta eman, berriz, galtzeko arriskua.
Benetan gomendagarria eguna pasatzeko Otsola izeneko tokia: iturri ederra, euntze edo larre zabalak, pago luzeak...
Erabakitzeko gelditzen da ea heldu den urtean berritzen dugun Argia eta Paz de Zigandaren arteko anaikidetza hau, benetan positiboa izan baita. Tribuen arteko liskartxoak izan badira ere, lagun on batzuk ere egin dira, eta Tuterako mendizale batzuk Batxilergoa Paz de Zigandan egiteko irrikitan daude.

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

NAFARROAKO ONDAREA BERRESKURATZEN

Ikastolako ikasle batzuk, ondare ez-materialaren transmisiorako proiektu batean parte hartu dute. Horretarako, ekainean, bi abesti grabatu zituzten estudio batean, eta aurreko astean, Uranga Parkean, abestien bideoa grabatu dute, Porrotxen laguntzarekin. 

Euskokultur Fundazioak sustatutako proiektu honetan Nafarroa Garaiko beste 5 ikastetxek hartu dute parte:
Ribaforadako Eskolako A ereduko ikasleak, Aralar Musika eskola, Elizondoko abesbatza ttipia, San Frantzisko eskolako ikasleak eta Bortzirietako bertso eskolakoak. 


Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da ... ABENDUAN, IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE!!!
















2013(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

Paz de Ziganda mendi taldearen aste zuria

Mendi taldekoak ongi baliatu dira elurraz eta joan den igandean Adi mendira joan ziren. Mendiko erraketez eta skiez horniturik Kintoko pagadietan barna abiatu ziren Adiko kaskora.

Irudi ederrak bildu zituzten eta honaino ekarrik dizkigute.

Bestalde, laguntzaile bikaina izan zuten: José Romay munduko espezialistarik handienetariko bat izotz-eskaladan. Romayk gure mendi-taldea aukeratu zuen oraingoan munduko hainbat mendilerroetan burutu behar duen eskalada-proiektua prestatzeko burutzen ari den prestakuntza programaren barrenean.

2012(e)ko abenduaren 29(a), larunbata

Paz de Ziganda helduen abesbatza. Eguberrietako kontzertua

Abenduaren 28an, helduen Paz de Ziganda abesbatzak kontzertu gogoangarria eman zuen Txantreako san Jose elizan.

Hemen dituzue arratsalde hartan eskainitako gabon kantak eta bestelakoak ere

Noche de paz


Oi Bethelehem


Arrosa, lore lore


Oles ezkonberriak


Caminito del Indio