Haur Hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Haur Hezkuntza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Kaixo lagunak!!

Aste honetan LH 3. eta 4. mailako lagunak, musikako saioak aprobetxatuz, Haur Hezkuntzara joan gara bi kontzertu txiki ematera, xirularekin ikasitako abesti hauek jo ditugularik:

LH 3: Halaxe bedi, Euria mendian, Kuku kuku eta Zaldi txiki bat.
























LH 4: Pinlilipauxa, Blai-blai, Kanpaiak jaietan eta Din-dan-don.




































































Oso gustura egon gara eta Haur Hekuntzako txikiak bikain egon dira!!

Eskerrik asko irakasleei eta hauen ikasleei gure kontzertua ikustera etortzeagatik.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!



2012(e)ko maiatzaren 15(a), asteartea

JUUL bozketa Paz de Zigandan

 Joan den apirilaren 17, 18 eta 19an  gure Ikastolako 800 bat ikaslek bakoitzaren libururik gustukoena bozkatu zuten.

Handienek Internet bitartez egin zuten hautaketa



Txikienek, berriz, era tradizionalean egin zuten bozketa.


Eta noski, boz guztiak jaso ondoren, banan banan zenbatu eta emaitzak Ikastolen Elkartera bidali.



Argazki gehiago ikusi nahi ezkero, klik egin HEMEN


2012(e)ko maiatzaren 9(a), asteazkena

TXOKOLATEZKO ETXEAK

Haur Hezkuntzako 2. mailakoek primeran pasatu zuten txokolatezko etxeak egiten eta bere amaitezinezko sormenari eragiten. Ferra Adriak bere esperimentuetan ez zituen holako gailurrak konkistatu!. jarraian argazkietan emaitzak ikus eta disfrutatu ditzakezue.

2011(e)ko azaroaren 9(a), asteazkena

HIRU TXERRIKUMEAK


Bideo polita seme-alabekin jarduteko.
Horrelako beste hainbat youtuben ikus ditzakezu: Zazpi antxumeak, Txanogorritxo...


2010(e)ko irailaren 9(a), osteguna

ZOOTROPO PROIEKTUA: TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITONEN IPUIN ANIMATUAK




Txirri, Mirri eta Txiribiton Paz de Ziganda Ikastolan.




                                                             

2009(e)ko apirilaren 24(a), ostirala

Dantzaren Nazioarteko Eguna 2009

Badator apirilaren 29a, Dantzaren Nazioarteko Eguna, eta ohi bezala han eta hemen dantza ekitaldiak ugaritzen ari dira. Asteburu honetan eta hurrengoan izanen dira ospakizun nagusiak. Urtero dantzaren alorreko pertsona ezagun batek prestatzen du Dantzaren Nazioarteko Egunaren mezua. Aurten Akram Khan, Ingalaterrako koreografoak prestatu du. Hona hemen:


Akram Khan-en mezua

Egun berezi hau Munduan gutako bakoitzak hitz egin dezakeen lengoaia bakarrari eskainia dago, gure gorputz eta arimen lengoaiari, gure arbasoen eta haurren lengoaiari eskainia.
Egun hau, noizbait zerbait erakutsi edo iradoki diguten jainko, guru eta adindunei eskainita dago. Noizbait mugiarazi gaituen abesti, bulkada eta istant bakoitzari eskainia.
Bere idoloa bezala mugitu nahi duen haur txiki horri eskainia dago egun hau. Eta "egin dezakezu" esaten dion amari. Egun hau haien iraganeko tradizioak egungo istorio edo etorkizuneko amets bilakatzen dituzten pertsonei dago eskainia haien sinesmen, kolore eta kultura dena delakoa delarik ere.
Egun hau Dantzari dago eskainia, bere dialekto begiradei. Dantzak adierazteko, eraldatzeko, batzeko eta gozarazteko duen ahalmenari eskainia dago egun hau.

2008(e)ko ekainaren 6(a), ostirala

IKASTURTEKO AZKEN IRRATSAIOA




Ikasturte honetako Euskaraz Bizi irratsaioak amaitu dira. Gaur bertan LH 2c gelako ikasleek aireratu dute azkena. Oso irratsaio politak entzuteko aukera izan dugu eta datorren ikasturterako geroz eta hobeto egiteko gai izango gara. Momentu ahaztezinak bizi izan ditugu, zuzeneko urduritasunak, farrak... Makina bat txiste, esaera, olerki, abesti, ipuin, berri... entzun ahal izan ditugu aurten irratitik pasa diren 600 ikasle baino gehiagoren eskutik. Egia esan artista batzuk zarete denak, oso irratsaio atseginak heldutasunez egiteko ahalmena adieraziz.

ZORIONAK ETA ESKARRIKASKO PARTE HARTU DUZUEN IRAKASLE ETA IKASLE GUZTIOI, BAITA GURE ENTZULEGOARI ERE.

DATORREN IKASTURTEAN GEHIAGO. OPOR ONAK IZAN!!

2008(e)ko maiatzaren 5(a), astelehena

HAUR HEZKUNTZAKO IKASLEAK IRRATIAN







Liburuaren eguna Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuko ipuin baten irakurketakin ospatu genuen. Irratsaioa aireratzeaz gain, HH-ko ikasleek bidalitako marrazkiekin irrati gelan erakusketa bat egin zen. Hori dela eta, HH-ko ikasleak erakusketa ikustera etorri dira irratira eta bide batez irratiaren funzionamendua zein den ikusi ahal izan dute. Behin irratia bisitatuz, nola ez, grabaketa batzuk egin dituzte beraien abesti eta txisteak eskeiniz.






http://zigandaleihotik.podomatic.com/ Haur hezkuntzako ikasleek grabatutako txiste eta kantak entzuteko link honetan klikatu.

2008(e)ko apirilaren 23(a), asteazkena

LIBURUAREN EGUNA IKASTOLAKO IRRATIAN

Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan oinarrituz, irratsaio berezi bat aireratu da gaur Paz de Ziganda ikastolako irratitik. Lehen Hezkuntza 3.mailatik hasi eta Bigarren Hezkuntza 4.maila bitarteko ikasle eta irakasleek parte hartu dute "Gauero aterako nintzateke paseatzera" ipuinaren amankomuneko irakurketan. Ideia Jirabira guraso taldeak aurrera atera du eta irratsaioa prestatzeaz gain irrati gela apaindu dute ikastolako haurrek eginiko marrazkiekin.

Esperientzia bikaina, irakurketan murgiltzeko bide berri bat izan da eta ikastolako talde ezberdinetako pertsona askok parte hartzea oso aberasgarria da.

Irratsaio paregabe hau entzuteko azpian duzu lotura, bertan klikatu eta entzun!!

Click here to get your own player.

2007(e)ko abenduaren 13(a), osteguna

ARGITXOK HAUR HEZKUNTZA BISITATU ZUEN!









Azaroaren 29an Argitxok Paz de Zigandako txikiak bisitatu zituen, gustora egon zen gure mendiko magoa ikastolako txiki-txikien aurpegiak ikusirik. Ikasleekin dantzatu, abestu eta hitzegin ondoren, euskararen erabilpena saritzeko opariak eman zizkien. A ze poza ikasleen marrazkiak opari gisa jaso zituenean!!! Argitxok kriseiluaren ordez, karpeta handi bat zeraman ikasleen marrazki guztiak ongi gordetzeko.



"HARRI-MURRI ZAPERO

BERO-BERO-BERO"

HAURRAK EGIN EUSKARAZ

ORAIN ETA GERO





2007(e)ko urriaren 16(a), asteartea

IRRATSAIOEN HASIERA BIKAINA

Paz de Ziganda ikastolako irratitikk 107.6 frekuentzian zuzen-zuzenean aireratu zen urriak 15ean ikasturte honetako lehen irratsaioa. DBH 4.A gelako ikasleen eskutik, 40 minutu inguruko irratsaio paregabea entzuteko aukera izan genuen.



Gai nagusiak Vianako Nafarroa Oineza, Nomada TX filma eta Iñaki Erroz zuzendari berriari elkarriketa izan ziren. Ilusio handiz eta gogoz aritu ziren aurtengoa ikastolan pasako duten azken urtea burutzen ari diren ikasleak.



Irratsaioa zuzenena entzuteko aukera izan ez zenutenok, blog honen eskuin aldean aurkituko duzue irratasaioa entzuteko lotura. Entzun, benetan merezi du eta! Eta ez ahaztu zuen iritziak emateaz!