Bardea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Bardea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Mendi talda Bardean, Argia ikastolarekin batera

Hemen dituzue atzoko argazkiak, 2104-02-09koak Bardea Beltzean ibili ginen, Bardea diferente batean, berdeago eta oraindik basoak dituelako. Basurdeen, azerien, eta basakatuen oinatzak nonahi zeuden. Bi mendi igo genituen, Tripa Azul, Bardeako bigarren tontorrik handiena, eta La Estaca, gaztelu zaharrarekin. Bietan aldapa politak izan genituen, batez ere jaisteko, non asko eta asko farrezka egin zuten, batzuetan bildur pixka bat gordetzeko. Argia ikastolak gainera Kike gidari profesionala jarri zuen buru eta azalpen baliagarriak eman zizkigun Bardea zer den ongi ulertzeko.

2010(e)ko abenduaren 13(a), astelehena

Mendi taldea Bardeako gaztelu baten jabe

Egun zoragarria Bardeakoa.

Erronkariarren abelbidea alde batera utzita eta idoi bat zeharkatu ondoren, La Estacako gaztelua konkistatu genuen. Igoera latza izan zen baina denok egin genuen tontorra. Bertatik, hegoaldera Moncayo erraldoia ikusten zen, eta iparraldera, laino itsasoa baino gorago, Pirinio zuriak ikusten ziren.

Lapurrak harrapatzeko egin zen gazteluan gosaldu ondoren, bizkarrez bizkar Nasa Bajako gaina zeharkatu genuen eta jaitsiera bildurgarria egin eta gero Tripazulera igo ginen.

Hor geocaching egin genuen eta altxor bat gorde genuen. Informazio gehiago emanen dizugu horri buruz

Erronkariarren abelbidean bazkaldu eta gero, garaiz iritsi ginen autobusera.