paz de ziganda menditaldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
paz de ziganda menditaldea etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

Mendian Tuterako Argia ikastolarekin. Gorostieta-Aldatz.

Azkeneko irteera izan da hau aurten. Gorostietatik (Orokieta eta Saldias artean) eta Larraungo Aldatz herrira joan ginen 16 km eginez. Hasieran euri pixka bat, eta hotz punttu bat, eta bukaeran eguzkitsu xamar.
Aukeran izan genituen tontorrak (Beigañe, Ireber, Ernaitzu...) ez genituen egin, nahiz eta oso hurbil egon, lainoak kentzen zigulako bista ederren saria eta eman, berriz, galtzeko arriskua.
Benetan gomendagarria eguna pasatzeko Otsola izeneko tokia: iturri ederra, euntze edo larre zabalak, pago luzeak...
Erabakitzeko gelditzen da ea heldu den urtean berritzen dugun Argia eta Paz de Zigandaren arteko anaikidetza hau, benetan positiboa izan baita. Tribuen arteko liskartxoak izan badira ere, lagun on batzuk ere egin dira, eta Tuterako mendizale batzuk Batxilergoa Paz de Zigandan egiteko irrikitan daude.

2014(e)ko otsailaren 10(a), astelehena

Mendi talda Bardean, Argia ikastolarekin batera

Hemen dituzue atzoko argazkiak, 2104-02-09koak Bardea Beltzean ibili ginen, Bardea diferente batean, berdeago eta oraindik basoak dituelako. Basurdeen, azerien, eta basakatuen oinatzak nonahi zeuden. Bi mendi igo genituen, Tripa Azul, Bardeako bigarren tontorrik handiena, eta La Estaca, gaztelu zaharrarekin. Bietan aldapa politak izan genituen, batez ere jaisteko, non asko eta asko farrezka egin zuten, batzuetan bildur pixka bat gordetzeko. Argia ikastolak gainera Kike gidari profesionala jarri zuen buru eta azalpen baliagarriak eman zizkigun Bardea zer den ongi ulertzeko.

2013(e)ko martxoaren 10(a), igandea

Mendi taldea eskalatzen eta mendiak zeharkatzen



Hona hemen bi bideo.

Lehenengoan, eskalatzen nola trebatzen ari garen argi ikusten da. Gero eta gorago, gero eta arinago.
Oraindik aukera duzue izena emateko. Larunbat honetan Rokodromora goaz berriz ere.



Bigarrenean, Iribasetik Betelura egindako txangoa duzue: eguraldi ona, elurra, lokatza, errekak, aziendak... baita adarbakarrei buruzko istorioak ere, baso hauetan bizi izan baitzen Nafarroako adarbakar bakarra.




Gainera, lau herri zeharkatu genituen (Iribas, Baraibar, Albiasu eta Betelu) eta lauetan bildu beharra genuen herriko etxe izenak, herriaren beraren izena eta izengoitiak. Horretarako euskaraz egin behar izan genuen eta ongi moldadu herriko euskararekin.

Taldeka egin zen lana (gelaka, egia esateko) eta ikasleen euskara irakasleak egindako lana aztertzen ari dira, beharbada baliagarria izan litekeelako nota igotzeko.

Albiasu, ipurdi pisu
Aldatz, ipurdilatz
Arribe, pantasiosoak
Azpirotz, karakolak
Baraibar, laino herri
Betelu, diablo guztien ukuilu
Betelu, sorgin guzien ikuilu
Errazkin, mami janzaleak
Goizueta, apoak
Intza, infernuko giltzak
Lekunberri, zakur herri
Lezaeta, sardinak erreta
Uitzi, bareak

2013(e)ko otsailaren 14(a), osteguna

Eskalatzen ikasi nahi duzue?


Gazteen mendi taldean ibiltzeaz gain, eskalatzea ere gustatzen zaigu. Beharbada zuei ere bai. Bada oraindik garaiz zaudete gurekin etortzeko beste hiru egunetan.

Ikusi bideoa eta gustatzen bazaizue, eman izena azkar bulegoan.

2013(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

Paz de Ziganda mendi taldearen aste zuria

Mendi taldekoak ongi baliatu dira elurraz eta joan den igandean Adi mendira joan ziren. Mendiko erraketez eta skiez horniturik Kintoko pagadietan barna abiatu ziren Adiko kaskora.

Irudi ederrak bildu zituzten eta honaino ekarrik dizkigute.

Bestalde, laguntzaile bikaina izan zuten: José Romay munduko espezialistarik handienetariko bat izotz-eskaladan. Romayk gure mendi-taldea aukeratu zuen oraingoan munduko hainbat mendilerroetan burutu behar duen eskalada-proiektua prestatzeko burutzen ari den prestakuntza programaren barrenean.

2013(e)ko otsailaren 7(a), osteguna

Mendi taldea Ebro ibaian


Hemen dago urtarrileko azken igandean egindako irteerako bideoa. Ebro goieneko alturan zegoen unean iritsi ginen hara.
Gure asmoa Aralarrera joatea zen, baina euriteek eta elurrak planak aldarazi zizkiguten. Hegoaldera jo genuen lasaitasunaren eske, eta hor Ebro bulartua topatu genuen. Eskerrak, dena den, gure tartean Ebro oraindik gizondu gabe zegoela (esan nahi baita Ega, Arga eta Aragoi beherako batzen zaizkiola) eta ia ararozik gabe egin genuen ibilaldia.
Legardako ermitatik hurbil pasa ginen, Imasen gosaldu genuen eta bazkaldu, non eta erromatar akueduktu baten arkupeetan. Bitxia da, baina hango jendeak Puente de los Moros esaten dio, uste baitute mairuek egina dela sekulako lan hori. Calahorraraino eramaten zuten ura erromatarrek.
Hortir aurrera ibaia gure bidean sartu zen eta ahal genuen bezala iritsi ginen Lodosa. Herriko parkeak ibaiak hartzen ari zen unean.




2012(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena

Gure mendizale gazteak Iruñerria zeharkatzen


Beraskoain-Egillor
Iturzaetatik Belaguara joatekoak ginen, baina eguraldi txarra, eta iragarritako alerta horiak askoz ere hurbilago utzi gintuen. Dena den, Beraskoain-Egillor ibilbidea sorpresa bat izan zen. Beraskoain eta Etxauribar aldeko mikroklima goxotik (gereziak, ardantzeak, arteak, abaritzak, otakak...) Sarbilgo pagadira, eta hortik Goñerri eta Ollarango haritzen artera sartu ginen. Euria, lainoa, hotza tartean, beroa bukaeran, eta azkenik txokolatada bat, Nafarroako Kirol Jokoen finala zelako.


Txapelketa
Aurten gainera, txapelketa bat antolatu dugu eta baditugu txapeldunen izenak. Ez zen saritzen azkarrago eta gorago joatea, baizik eta ahalik eta ateraldi gehienetara etortzea. Hori bai, aukeran zeuden tontorrak igoz gero puntu gehiago metatzen ziren, eta nabarmen poliki joaten zirenei edo taldez kanpora ibiltzegatik galtzen zenari penalizazioa ere ezartzen zitzaion.
Kontuak kontu, hona hemen txapeldunak
Infantilak
1. tokian 3 mendizale, hiruek puntuazio berberarekin
   Rubén Garaioa, Iñigo Jiménez eta Elías Valencia
   15 puntu + 109.877 metro eginak
Alebinak
1goa: Alvaro Garaioa 15 puntu, 109.877 metro
2.: Haritz Elizalde 15 puntu, 109.577 metro
3.: Xanti Agüera, 12  puntu, 95.855 metro
Tamalez kazetaritza eta argazkalaritza sariak eman gabe geratuko dira, ez baita bat ere aurkeztu.