Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Musika etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko abenduaren 9(a), astelehena

Aguxtin Alkhat eta Iban Urizar, Amorante, musikariak zuzenean / Los músicos Aguxtin Alkhat e Iban Urizar, Amorante, en directo

Aguxtin Alkhat

Dobro




[EUS] Abenduaren 4 eta 5ean, Aguxtin Alkhat eta Iban Urizar (Amorante) kantagileen bisitak izan genituen Ikastolan Hezkuntza Hezkuntza Departamentuko Euskara Atalak abian jarritako “Musikariak ikastetxeetan” programaren baitan. DBH 3. eta 4. mailako ikasleekin egin zituzten saioak. Horietan, zuzenean abestiak jotzearekin, beren ibilbidea eta kanten sortze-prozesua eta hainbat hamarkadatako euskal musika izan zituzten hizpide, euskal kultura tradizioaren transmisioa eta ezagutzari bidea emanez.


Iban Urizar (Amorante)




[CAS] El 4 y 5 de diciembre, dentro del programa “Musikariak Ikastetxeetan” impulsado por el Departamento de Educación, recibimos las visitas de los músicos Aguxtin Alkhat e Iban Urizar (Amorante). Cada uno de ellos realizó dos sesiones con el alumnado de 3º y 4º de la ESO. Mediante la actuación en directo, los artistas tuvieron la ocasión de hablar sobre sus recorridos musicales y procesos de creación y la historia de la euskal musika hasta hoy en día.

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

NAFARROAKO ONDAREA BERRESKURATZEN

Ikastolako ikasle batzuk, ondare ez-materialaren transmisiorako proiektu batean parte hartu dute. Horretarako, ekainean, bi abesti grabatu zituzten estudio batean, eta aurreko astean, Uranga Parkean, abestien bideoa grabatu dute, Porrotxen laguntzarekin. 

Euskokultur Fundazioak sustatutako proiektu honetan Nafarroa Garaiko beste 5 ikastetxek hartu dute parte:
Ribaforadako Eskolako A ereduko ikasleak, Aralar Musika eskola, Elizondoko abesbatza ttipia, San Frantzisko eskolako ikasleak eta Bortzirietako bertso eskolakoak. 


Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da ... ABENDUAN, IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE!!!
















2013(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

KURTSO AMAIERAKO KONTZERTUA

Paz de Ziganda Ikastolako abesbatzak kontzertu bat emango du ekainak 1ean, larunbatean, San Antonio elizan 20:15ean. Kontzertu hau Udaletxeak eta Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako "Con voz propia" zikloaren barrenean dago. Ziklo honetan, gurekin batera, Iruñeako Orfeaoiak eta Vocalia taldeak parte hartuko dute.
Denak gonbidatuak zaudete!

2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Kaixo lagunak!!

Aste honetan LH 3. eta 4. mailako lagunak, musikako saioak aprobetxatuz, Haur Hezkuntzara joan gara bi kontzertu txiki ematera, xirularekin ikasitako abesti hauek jo ditugularik:

LH 3: Halaxe bedi, Euria mendian, Kuku kuku eta Zaldi txiki bat.
























LH 4: Pinlilipauxa, Blai-blai, Kanpaiak jaietan eta Din-dan-don.




































































Oso gustura egon gara eta Haur Hekuntzako txikiak bikain egon dira!!

Eskerrik asko irakasleei eta hauen ikasleei gure kontzertua ikustera etortzeagatik.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!



2012(e)ko abenduaren 20(a), osteguna

MUSIKA KIDETZEA DBH 3 / LH 2

Ebaluaketa honetan DBH 3. mailakoek Erdi Aroko musikaren ezaugarriak ikasi ondoren garai horretako zenbait partitura jo ditugu txirularekin eta LH 2. mailakoek Erdi Aroa ikasi dute Txanelan.Hori aprobetxatuz, DBHkoek txirularekin ikasitako abestiak kontzertu moduan eskeini genizkien atzo goizean txikiei eta bukaeran denok batera Erdi Aroko Zalduntxoa jo eta abestu genuen. Hementxe uzten dizkizuet argazki batzuk.

2012(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

EUSKARAOKEA IKASTOLAN

Euskaraoke ekimena burutu dugu aste honetan ikastolan.Argazkietan ikusten den moduan ikasleek primeran pasatu zuten eguna. Aldi berean, kidetze ezberdinak egin ditugunez, adin ezberdineko ikasleen arteko harremanak sendotzeko aukera ezinhobea izan da.

2011(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

ABESBATZAKO KONTZERTUAK

Atzo, Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak Eguberrietako kontzertu bat eman zuen Jesuitas Elizan. Jende pila elkartu zen gure abeslariak entzutera eta benetan oso ongi egin zutela.
Abenduak 23an, ostirala, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, beste kontzertu bat emango dute S. Fco. Javier Elizan 20:00etan. Denak gonbidatuak zaudete!




2011(e)ko ekainaren 16(a), osteguna

LH 5. mailako ikasleak musika gelan



Ikasturte hontako musikako azken saioa izan dugu gaur goizean 5. mailan. Egun aproposa izan da gure trikitilari, pandero joleak, tronpetista, pianista, eta nola ez...txirulariak entzuteko. Opor onak pasa, merezi dituzue eta. Irailean gehiago. Ongi izan

2011(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

IKASTOLAKO AESBATZA IMANOL ELIZASUREN ZUZENDARITZAPEAN

Azken bi aste hauetan Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak, CAPekoek musika irakasleentzako antolatutako ikastaro batean parte hartu du. "Ahotsa haurtzaroan eta nerabezaroan" izenburu duen ikastaro honen irakaslea Imanol Elizasu izan da, Errenteriako Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetako zuzendaria, hain zuzen ere.
Lehenengo bi saioetan, Imanolek, abesbatza osoarekin egin zuen lan. Saio bakoitzean 2 ordu, 2 ordu t´erdi eman zituen lanean atsedenik hartu gabe. Ikasleek izugarri gozatzeaz gain, asko ikasi zuten eta oso lan serioa egin zuten. Imanolek, bere aldetik ere, arnasketa eta gorputz-jarrera egokiak, ahotsaren kolorea... landu zituen. Bere animo eta hitz goxoek izugarri motibatu zituzten ikasleak hasiera hasieratik, eta hauen erantzuna apartekoa izan zen.
Musika irakasleontzat, kriston aukera izan da Imanol lanean ikustea; nik behintzat, asko ikasi dut.
Hona hemen egindako lanaren adibide batzuk:







Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2011(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

"ANALFABIA PLANETA" Eskola kontzertua

Bihar Baluarte auditoriora joango gara Lehen Hezkuntzako 5. mailako ikasle-irakasleak  "Analfabia Planeta" kontzertu didaktikoa emanaldira.
Emanaldia 11:30 etan hasiko da eta ordu bete iraungo du.
Sarrera honetan bertan Ikasle batek egindako kronika publikatuko dugu.
Nafarroako gobernuak antolatutako kontzertuei buruzko Informazio gehiago irakurtzeko klikatu HEMEN 
Noticias de Navarra egunkariko BERRIA
Diario de Navarra egunkariko    BERRIA 


Baluarteruntz  Sarasaten

Baluarteko atarian I

Baluarteko atarian II

Kontzertua aurretik

Abeslariak prest

Paz de Zigandako haurrak kontzerturako prest

Orkestraren zai
Analfabia  planeta


Atzo Paz De Zigandako 5. mailako ikasleak Baluarten Analfabia planetako kontzertuan egon ginen.
10:30etan Ikastolan gosaldu genuen, eta 10:45etan bilabesa hartu genuen. 11:30etan Baluartera iritsi ginen, eta 5 minuto barru kontzertua hasi zen.
Kontzertua egiten zuten bitartean ipun bat kontatzen zuten, Analfabia planeta izenekoa. Batzuetan pixka bat aspergarria iruditu zitzaidan, baina beste batzuetan polita, farregarria eta dibertigarria iruditu zitzaidan. Orkestra, abesbatza… zegoen. 12:35etan kontzertua bukatu zen, eta 13:00ak aldera Ikastolara iritsi ginen. Oso ongi egon ginen.                                                                          



                                                       Andrea Urteaga