PDZ abesbatza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PDZ abesbatza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2013(e)ko maiatzaren 24(a), ostirala

KURTSO AMAIERAKO KONTZERTUA

Paz de Ziganda Ikastolako abesbatzak kontzertu bat emango du ekainak 1ean, larunbatean, San Antonio elizan 20:15ean. Kontzertu hau Udaletxeak eta Nafarroako Abesbatzen Federazioak antolatutako "Con voz propia" zikloaren barrenean dago. Ziklo honetan, gurekin batera, Iruñeako Orfeaoiak eta Vocalia taldeak parte hartuko dute.
Denak gonbidatuak zaudete!

2013(e)ko otsailaren 5(a), asteartea

Santa Ageda 2013

Urtero bezala, Santa Ageda bezperan, Paz de Ziganda ikatolako familiak eta langileak Burlatako kaleetara atera ginen kantuz.

Hona hemen 2013ko otsailaren 4ko bideoa

2012(e)ko abenduaren 29(a), larunbata

Paz de Ziganda helduen abesbatza. Eguberrietako kontzertua

Abenduaren 28an, helduen Paz de Ziganda abesbatzak kontzertu gogoangarria eman zuen Txantreako san Jose elizan.

Hemen dituzue arratsalde hartan eskainitako gabon kantak eta bestelakoak ere

Noche de paz


Oi Bethelehem


Arrosa, lore lore


Oles ezkonberriak


Caminito del Indio

2012(e)ko abenduaren 3(a), astelehena

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO ABESBATZA ZIZURREN



 Atzo, Paz de Ziganda ikastolako abesbatzak kontzertu bat eman zuen Zuzur Nagusiko Kultur Etxean goizeko 12:00etan. Gure ikasleez gain, Erreniega Abesbatzak eta Gure Abestiak Abesbatzak ere, parte hartu zuten. Kultur Etxeko auditorioa jendez gainezka zegoen. Abesbatza bakoitzak 4-5 abesti abestu ondoren, denek batera Agur Jaunak abestu zuten. Gure ikasleek primeran egin zuten eta txalo zaparrada handia jaso zuten abesti bakoitza amaitzerakoan.
Abesbatzaren hurrengo kontzertua abenduaren 16an, 20:45ean Jesuitetan izango da. Denak gonbidatuak zaudete!

Erreniega Abesbatza


Gure Abesbtiak Abesbatza


2012(e)ko apirilaren 27(a), ostirala

ABESBATZAREN EMANALDIAK

Hauek dira hemendik ekainera bitartean ikastolako abesbatzak emango dituen kontzertuak:

NOIZ ORDUA LEKUA
Apirilak 29, igandea 12:30etan Atarrabiako Kultur Etxean
Maiatzak 12, larunbata 19:00ean Agoitzen
Ekainak 2, larunbata 20:00ean Santo Domingo de la Calzadan
Ekainak 8, ostirala 19:00ean Burlatako Kultur Etxean
Ekainak 9, larunbata 20:00ean Iruñeako San Saturnino elizan

2012(e)ko otsailaren 7(a), asteartea

Santa Ageda 2012: bideoa

Agindu genuen bideoa duzue  hemen.
Elur giroan hasi, gaiten beroa heldu da gero eta, azkenean, abesbatzak eskainitako kanta.




2012(e)ko otsailaren 5(a), igandea

Santa Ageda 2012

Giro ederra Santa Ageda ospatzeko, baina ikastolatik atera gabe. Elurra bota zuen zazpiak aldera eta lurra utzi zuen irristakor eta arriskutsu, batez ere zebrabideetan.
Igandean bota zuen gero elurte polita.

Ondorioz, eta eztarriak zaintze aldera, ikastolan bertan abestu genuen. Abesbatza bikain aritu zen.

Hemen dituzue atera genituen argazki batzuk.

Bideo bat ere, prestatzen ari gara.




2011(e)ko abenduaren 21(a), asteazkena

2011(e)ko abenduaren 19(a), astelehena

ABESBATZAKO KONTZERTUAK

Atzo, Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak Eguberrietako kontzertu bat eman zuen Jesuitas Elizan. Jende pila elkartu zen gure abeslariak entzutera eta benetan oso ongi egin zutela.
Abenduak 23an, ostirala, Nafarroako Abesbatzen Elkarteak antolatuta, beste kontzertu bat emango dute S. Fco. Javier Elizan 20:00etan. Denak gonbidatuak zaudete!




2011(e)ko ekainaren 15(a), asteazkena

KONTZERTUA CIVIVOX ITURRAMAN



Gaur arratsaldean, ekainak 15, Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak kontzertu bat emango du Civivox Iturraman 19:30ean. Sarrerak doainik dira eta 18:30ean jaso ahalko dituzue.
DENAK GONBIDATUAK ZAUDETE!!!

2011(e)ko apirilaren 11(a), astelehena

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO KONTZERTU ARRAKASTATSUA MADRILEN


Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak egonaldi ahaztezina izan zuen Madrilen. Ostiralean harrera ezin hobea izan zuen abesbatzak San Inazio eliza betez. Bertan ordubetez eskeinitako kontzertuan euskal kanta ezagunak eta munduko hainbat abesti eskeini zituzten ikuslegoaren txalo bero bukaezinak jasoz. Ekitaldia bi zatitan banatu zen eta abesbatzaren atsedenaldian poesia errezitala eskeini zen.
Abesbatzako kide guztiak pozez zoratzen zeuden amaieran eta eguna Euskal Etxean amaitu zuten bertan haientzako prestaturiko afaria dastatzen.

2011(e)ko apirilaren 5(a), asteartea

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO ABESBATZAK KONTZERTUA EMANGO DU MADRILEN

Eguna: 2011ko apirilak 8, ostirala.

Ordua: 19:30ean.

Lekua: San Inazio eliza, Principe kalea, 31.

Antolatzailea: UCMko Euskara saila.

Babeslea: Etxepare Institutua.


Atarrabiako Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak, 53 haurrez osatua eta Ainhoa Sarriguren irakaslearen zuzendaritzapean, kontzertua emango du apirialaren 8an. Madrilgo Complutense Unibertsitateko euskara sailak eta Euskal Etxeak antolatutako kontzertua San Inazio elizan izango da arratsaldeko zazpi t´erdietan. Jarraian partaide guztiak Euskal Etxean afalduko dute.


PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO ABESBATZAREN IBILBIDEA

Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatza 9 eta 16 urte bitarteko neska mutil talde baten ahots musikarako zaletasuna bultzatu asmoz sortu zen. Abesbatzak, 2010ean, Nafarroa Oinezeko kantaren grabaketan parte hartu zuen. Gayarre Antzokian ospatutako San Fermin eta Paz de Ziganda Ikastoletako 40. urteurrenan abestu zuen. Euskaltzaindiaren omenez egindako ageriko ekitaldian ere parte hartu zuen. 2011an Nafarroako Gobernuko Hezkuntza sailak antolaturiko “Ahotsa haurtzaroan eta nerabezaroan” ikastaroan koru piloto gisa aritu da Errenteriako Orereta Abesbatzaren zuzendaria den Imanol Elizasuren zuzendaritzapean. Paz de Ziganda Ikatolako Abesbatzak Iruñean eta Nafarroako nahiz Gipuzkoako herri desberdinetan eman ditu kontzertuak.

2011(e)ko martxoaren 1(a), asteartea

IKASTOLAKO AESBATZA IMANOL ELIZASUREN ZUZENDARITZAPEAN

Azken bi aste hauetan Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzak, CAPekoek musika irakasleentzako antolatutako ikastaro batean parte hartu du. "Ahotsa haurtzaroan eta nerabezaroan" izenburu duen ikastaro honen irakaslea Imanol Elizasu izan da, Errenteriako Orereta Txiki, Orereta eta Oinarri abesbatzetako zuzendaria, hain zuzen ere.
Lehenengo bi saioetan, Imanolek, abesbatza osoarekin egin zuen lan. Saio bakoitzean 2 ordu, 2 ordu t´erdi eman zituen lanean atsedenik hartu gabe. Ikasleek izugarri gozatzeaz gain, asko ikasi zuten eta oso lan serioa egin zuten. Imanolek, bere aldetik ere, arnasketa eta gorputz-jarrera egokiak, ahotsaren kolorea... landu zituen. Bere animo eta hitz goxoek izugarri motibatu zituzten ikasleak hasiera hasieratik, eta hauen erantzuna apartekoa izan zen.
Musika irakasleontzat, kriston aukera izan da Imanol lanean ikustea; nik behintzat, asko ikasi dut.
Hona hemen egindako lanaren adibide batzuk:







Argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2010(e)ko ekainaren 4(a), ostirala

PAZ DE ZIGANDA IKASTOLAKO ABESBATZAK




Gaur Paz de Zigandako Abesbatzak eta gurasoen Abesbatza sortu berriak, kontzertu bat emango dute Errotxapean, Virgen del Río parrokian. Kontzertua arratsaldeako 20:00etan izango da.
ANIMATU ETA ETOR ZAITEZTE ENTZUTERA!!!


KONTZERTUKO ARGAZKIAK IKUSI

2010(e)ko maiatzaren 24(a), astelehena

GAUR ABESBATZAK EKITALDI BIKOITZA ESKEINI DU IKASTOLAN




Gaur, maiatzak 24, ikastolako abesbatzak ekitaldi bikoitza eskeini du ikastolan bertan. Goizeko 10:00etan Haur Hezkuntzako eraikinean aritu dira eta 10:45etan soinketa gelan. Beti bezala ikuskizuna bikaina izan da, zorionak!

2009(e)ko ekainaren 12(a), ostirala

LASKORAINEKOAK ATARRABIAN

,

Gaur goizean Laskoraineko Ikastolako Abesbatzakoak Paz de Zigandara etorri dira kontzertu bat ematera. Bi emanaldi eman ditugu soinketalekuan LHko ikasle guztiek entzun ahal izateko. Jantokikoei eskerrak eman nahi dizkiet oso hamaiketako goxoa prestatu digutelako. Gehiago jakiteko Musikako Blogara jo ezazue eta argazkiak ikusteko klikatu hemen.

2009(e)ko maiatzaren 20(a), asteazkena

IKASTOLAKO ABESBATZA TOLOSAN


Gaur goizean Paz de Ziganda Ikastolako Abesbatzakoak Tolosara joan gara kontzertu bat ematera. Aurreko urtean bezala, Laskorain Ikastolako LHko zenbait ikasleri emanaldi txiki bat eskeini diegu. Egun zoragarria pasa dugu.
Gehiago jakiteko klikatu hemen.

2009(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

ABESBATZAK KAMISETAK ESTREINATU DITU

Gaur goizean, ariketa osagarrien eguna zela eta, Ikastolako Abesbatzak kontzertu bat eskeini du Haur Hezkuntzako edifizioan. "Look" berriarekin atera dira kantatzera, DBH 3Cko Oihane Amezketak diseinatutako kamisetekin. Luis Notariok lagundu ditu pianoarekin eta abestietako batean, DBH 4Bko Patxi Erdozainek ere jo du. Kike Unzuk, LH 5Bko ikasleak, "Los chicos del coro"abestiaren soloa abestu du eta guraso guztiak aho zabalik utzi ditu.
ZORIONAK DENOI, lan izugarria egin baituzue kontzertu honetarako!!!
Hona hemen gaurko kontzertuaren bideo eta argazki batzuk:






Berriaren idazlea: Ainhoa Sarriguren

2008(e)ko ekainaren 8(a), igandea

IKASTOLAKO ABESBATZA TOMBOLAN


Ostiral arratsaldean ikastolako abesbatzak ikasturteko azkeneko kontzertua eman zuen Iruñean. Hotza egiten bazuen ere, jendez gainezka zegoen Sarasate etorbidea eta ikasleek primeran eta gogoz abestu zuten. Antolatzaileei izugarri gustatu zitzaien emanaldia eta datorren urterako ere gonbitea egin digute.

ZORIONAK abesbatzako partaide guztiei, lan bikaina egin duzue aurten.