Dantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Dantza etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2019(e)ko abenduaren 17(a), asteartea
Arabako IX fandango eta arin-arin koreografia txapelketa
[EUS] 2019ko Abenduak 14an Araban ospatutako IX. fandango eta arin-arin txapelketan gure dantza taldeak 3. saria irabazi zuen. Zorionak!
[CAS] El pasado 14 de diciembre se celebró el IX concurso de fandango y arin-arin de Álava en el cual nuestro grupo de danzas obtuvo el tercer premio. Zorionak!
2012(e)ko otsailaren 9(a), osteguna
JEREMY CARTER GORDON, DANTZA ANTROPOLOGOA IKASTOLAN
Jeremy Carter Gordon Massachusetteko dantzari eta musikari gaztea da. Dantzan oinarritutako antropologia ikasketak bertan burutu ondoren, urtebeteko beka lortu zuen munduko ezpata-dantzak ikertzeko. Rapper izeneko dantza ingeles tradizionalak dantzatzen ditu berak Bostonen, ezpata luze eta motzetako dantzak alegia baita Inglaterrako Morrisak ere. Iazko abuztuan bere ikerketa burutzeko bidaia hasi zuen Europara etorriaz. Frantzia eta Italian egon ondoren, bere Euskal Herriko lehen behaketak Markina-Xemeinen, Elgoibarren eta Eibarren egin ondoren, Beasaingo Igartzako ezpata-dantzariak ikusteko aukera izan zuen. Nafarroan San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzak ere etorri zen, Duguna Dantza Taldeak San Fermin Txikiton eskeintzen dituenak alegia. Euskal Herritik, Huelva, Cordoba eta beste hainbat lekutako ezpata-dantzak aztertzera joan zen. Inglaterran, Eskozian eta Irlandan egon ondoren geldialditxo bat Euskal Herrian egin eta Italiara joateko asmoa du, bertatik Kroazia, Turkia eta bidean topatzen dituen aukeren arabera, beste hainbat lekutako dantzak ikertuko ditu Inglaterrara itzultzeko asmoz.
Jeremy bere bidaia egiten ari den bitartean, blog interesgarri bat idazten du ikusten duen guztiaren berri emanez: http://starofswords.wordpress.com/
Paz de Zigandan ere izan da. Otsailaren 8an jaso genuen bere bisita. Bertan LH 6.mailako ikasle batzuei bere ikerketaren berri eman ondoren, rapper dantzen oinarrizko pausoa erakutsi zien. Ondoren, ikastolako dantza taldeko ikasle batzuek dantza mota berdinaren mugimendu batzuk ikasteko aukera izan zuten.

2010(e)ko apirilaren 17(a), larunbata
AXERI-BODA ADIN GUZTIENTZAKO APROPOSA DEN IKUSKIZUN PAREGABEA
Paz de Ziganda eta San Fermin Ikastolen 40.urteurrena ospatzeko aukera paregabea izango dugu familia osoak Gayarre antzokian elkarturik eta Juan A ntonio Urbeltz antropologo eta folklore ikertzaile iruñarraren Axeri-Boda ikuskizuna disfrutatuz.
ZATOZ datorren apirilaren 24an eguerdiko 12etan Gaztelu Enparantzara, bertatik kalejiran Gayarre Antzokira joanen gara gure urtebetetzea ospatzera.
Axeri-Boda ikuskizunaren bideo erreportaia
Juan Antonio Urbeltzi Axeri-Boda ikuskizunari buruz elkarrizketa
Axeri-Bodaren atzetik dauden kondairak benetan interesgarriak dira (Oier Araolaza/Kezka Dantza Taldea)
Ikuskizunaren estrenaldiko a rrakasta
Axeri-boda
Juan A. Urbeltz

Udaberri nahiz uda beteko egunik distiratsuenetan, eguzki, euri eta laino txuri lasterkariz osatutako eguraldi aldakorreko egun horietan, inork irudika ditza keen ortzadarrik ederrenak sortzen dira: eguzkia ta euria, erromako zubia dio esaera zahar batek. Gertaera berezi horrek zerua betetzen duenean, Eurasiako atsotitz zaharren esanetan azeriek beren ezteiak ospatzen dituzte. Euri eta iguzki, azeriaren ezteiak, esaten dugu euskaraz. Kitsuné no yome-iri esaten dute japonieraz. Misterioz eta arriskuz betetako ezteiak nonbait, etxeko txikiek begiratu ezin zituztenak, azerien haserrea piztu nahi ez bazuten. Horregatik, haurrei ezer txarrik gerta ez zekien, esandakoa ez egiteak ekar zitzakeen ondorio arriskutsuez ohartarazten zituzten.
Aspaldiko metafora honen gainean, Europako kulturek irudimenezko azeri horiei buruzko ikuspegi desberdin eta bereziak proposatu dituzte. Axeri-Boda honetan gai honi buruz izan diren zenbait tradizio jaso ditugu, oraindik ere Gipuzkoako behe lurraldeetan, Beterri inguruan, hein batean mantentzen direnak; han, ibaiak hazita doazenean "azeriek" beren ezteirik alaienak ospatzen dituzten lekuan.
Okasio honetarako, eta Akira Kurosawak Konna yume wo mita, "Ametsak", filmeko lehen ipuinarekin Japonia eta Euskal Herriaren arteko zubi bat eraikitzeko ematen digun aukerak hunkituta, gure aspaldiko Axeri-dantzaren erritual indartsuaren omenaldia eskaini nahi izan diogu. euskal usadiozko jantzi eta dantzez bereziki atonduta.
Hemendik pixka batera, hau amaitzen denean, ikusleak berretsi ahal izango ditu, modu batera edo bestera, hemen laburki adierazitako iragarpenak. Bitartean, bihoaz nire eskerrik beroenak gogo biziz eta bete betean Axeri-boda berri hau argiz eta kolorez janzten lagundu diguten guztiei.

2009(e)ko maiatzaren 6(a), asteazkena
DANTZARI TXIKI EGUNA 2009
Maiatzaren 17 an Sakana-Irurtzunen ospatuko da 2009ko dantzari txikiaren eguna. Gure ikastolako dantzariak handik ibiliko dira ere jakina. Ekitaldiaren bukaeran, 17.00 etan Irurtzungo frontoian Oskorri taldeak eskeiniko duen emanaldian, "hi ere dantzari" diskako errepertorioa berreskuratuko du.
Diska horren bitartez hainbat dantzari Txikik eta helduek ere euskal herriko dantzak ikasi dituzte. Igandea pasatzeko aukera polit bat duzue, anima zaitezte.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)