Hizkuntzak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Hizkuntzak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2009(e)ko irailaren 18(a), ostirala

EUSKARA ETA GALESAREN ARTEKO BERDINTASUNAK AZTERTZEKO PARADA COLI H.WILLIAMSEK IKASTOLARA EGINIKO BISITAN


Aukera paregabea eta atsegina izan zen pasa den irailaren 16an Coli H. Williams soziolinguista galesarekin ikastolan izan genuena. Ikastola erakusten genion bitartean Galesen elebitasunak duen bilakaerari buruz hitzegiteko aukera eta gure hizkuntz errealitatearekin konparatzeko parada izan genuen. DBHko ikasleek Coli elkarrizketatzeko aukera ere izan zuten,

Hizkuntz minorizatuak zabaldu ahal izateko, hizkuntza erabiliko dutenak behar dira, Colinek irailaren 17an Nafarroko Unibertsitate Publikoan emandako hitzaldian zionez. Galesa, euskara eta katalanak, gainontzeko hizkuntz minorizatuek bezala, etorkizun profesionalean hizkuntza ezartzen lortuko duten ikasle kualifikatuak behar dituzte. Horretarako, ezinbestekoa da unibertsitateek eskeintza sortzea hizkuntz minorizatuetan.

Oso gertu bizi dugu euskararen erabileraz kezkatuak gaudenok Colin Williamsen hausnarketa, bere hitzetan hizkuntz minoritarioen promozioan lan egitea ezin bestekoa da, nahiz eta batzuetan ez suertatu nahi bezain erraza, eta hortik datoz frustrazioak. Soziolinguistaren iritziz, ez da erraza errotuagoak dauden hizkuntza indartsuen artean igeri egitea, hare gutxiago babes instituzional handiagoa dutenen artean. Etorkizuna hezkuntza indartzean dago eta batez ere unibertsitate eskeintza hizkuntz minorizatuetan indartzean.

2009(e)ko urtarrilaren 8(a), osteguna

SANDWICH RESTAURANT LH 6


HAPPY NEW YEAR!!



The students of LH 6 celebrated the end of the year making special sandwiches in their restaurants. Thematic sandwiches (animals, monuments, teachers...) were able to chose in their restaurants. DO YOU WANT TO SEE MORE PICTURES? MORE PICTURES HERE

2008(e)ko apirilaren 30(a), asteazkena

The Wolf And The Seven Little Kids

Last week Primary 3rd students performed 'The Seven Little Kids' fairy tale for younger pupils. Here are the three performances for you to watch and have fun.
WELCOME TO THE SHOW!


2008(e)ko apirilaren 23(a), asteazkena

LIBURUAREN EGUNA IKASTOLAKO IRRATIAN

Bernardo Atxagaren Obabakoak liburuan oinarrituz, irratsaio berezi bat aireratu da gaur Paz de Ziganda ikastolako irratitik. Lehen Hezkuntza 3.mailatik hasi eta Bigarren Hezkuntza 4.maila bitarteko ikasle eta irakasleek parte hartu dute "Gauero aterako nintzateke paseatzera" ipuinaren amankomuneko irakurketan. Ideia Jirabira guraso taldeak aurrera atera du eta irratsaioa prestatzeaz gain irrati gela apaindu dute ikastolako haurrek eginiko marrazkiekin.

Esperientzia bikaina, irakurketan murgiltzeko bide berri bat izan da eta ikastolako talde ezberdinetako pertsona askok parte hartzea oso aberasgarria da.

Irratsaio paregabe hau entzuteko azpian duzu lotura, bertan klikatu eta entzun!!

Click here to get your own player.

2008(e)ko otsailaren 21(a), osteguna

MIKRO IPUINEN FESTA LEITZAN




Atzo eguerdian Leitzako Zinema bete zen II Mikro Ipuinen Lehiaketaren Sariak emateko burutu zen ekitaldian. Euskara Kultur Elkargoa eta Pamiela Argitaletxeak Udalbideren laguntzarekin, antolatzen duten ekimen honetan, Kirmen Uribe Idazlearen bisita eta bere olerki errezitaldia zen irabazlearen ikastetxerako saria, aurten Leitzako Institutuan DBHko 2. maila ikasten duen Mikel Onsalo Lezea Aresoarra.
Sariak emateaz gain, haien testuak irakurri zituzten irabazleek eta musika pieza bi osatu zuten ekitaldiaren egitaraua, institutuko ikasle taldeen eskutik.

Goiko argazkian, saridunak Kirmen Uribe idazlearen ondoan. Ezkerretik eskuinera, Judit Saizar, Patricia Vicente, Mikel Onsalo, Kirmen Uribe, Javier Armijo, Ander Barandiaran, Ulises Domech eta Jon Barandiaran.

Beheko argazkian gure ikastolako Xabier Olaz bere mikro-ipuina irakurtzen eta Javier Armijo beste irabazleekin batera entzuten.

2007(e)ko irailaren 25(a), asteartea

GURE AMERIKAR BIZITZAREN AMAIERA

Iada 11 egun daramatzagu Washingtonen. Horietako 3 Washingtonera bisita kulturalak egitera joan gara. Lehenengo egunean tren geltokia eta kapitolioa bisitatu genituen. Tren geltokiko sabaia urrezkoa zen, dena luxuzkoa. Tren geltokia izan arren jatetxez eta dendaz josita zegoen.
Kapitolioa aldiz, poliziaz josita eta dotore eta polita.
Bigarren egunean etxe zuria bisitatzera joan gara, pentsatzen genuena baino txikiagoa da, baina erakutsi ziguten zati txika luxuzkoa, dotore eta garbia zen. Ostean Washingtoneko monumentua ikustera joan ginen eta ustekabean gailurrera igo ginen igogailuan. Goitik Washington ikusten zen: Kapitolioa, etxe zuria, memorialak, pentagonoa..
Hurrengo egunean Lincoln memoriala ikusi genuen eta Vietnam, Korea eta Bigarren gerrate mundialan hildako soldadu amerikarrei egindako memorialak, baina galdera bat egiten genion gure buruari bakarrik amerikarrei egindako memorialak ikustean... eta beste aldetik ez al ziren hildakoak egon? Eta gure bisitaldia amaitzeko "aerospace" izeneko museo batean bukatu genuen.
Ostirala iritsi eta bakoitza bere familiarekin asteburua pasatzera joan ginen. Batzuk kampingnera, beste batzuk New York-era, beste batzuk erosketetara, jatetxeetara...joan ginen. Gaur astelehena berriz eskolara bueltatzen gara eta bihar Alexandria bisitatuko dugu ostegunean berriz ere Iruñera bueltatzeko.

Amaia Paskual eta Saioa Palacios

2007(e)ko irailaren 18(a), asteartea

DBH 4. MAILAKO IKASLE TALDE BAT WASHINGTONEN




Paz de Ziganda ikastolako DBH 4. mailako hemezortzi ikasle eta ingelera mintegiko hiru irakasle Washingtonera joan dira bertako Bishop McNamara High School ikastetxearekin elkartrukea eginez. Iruñako ikasleak irailaren 28rarte bertako familiekin biziko dira eta udaberrian berriz, Washingtongo ikasleak jasoko dituzte hemengo etxeetan.




Bidaia primeran egin ondoren, beraien hitzetan amerikar filma batean sartuta egongo balira bezala bizi dituzte momentu ahaztezin hauek. Maryland-en kokatua dagoen ikastetxean ongi etorri bikaina izan zuten Iruñakoek. Barbakoa eta dantzaldi bat ospatu zuten denek elkarrekin. Amerikarren artean etxean bezala sentitzen direla diote eta McNamara ikastetxeko zenbait saioetan parte hartzea izan dutela ere aipatu dute, bertakoekin lan eginez.





Astean zehar ikastetxera hurbiltzen dira bertako zenbait saioetan parte hartuz eta ikastorduak amaitzean, bakoitzak bere familiako kideekin elkintza ezberdinak egiten jarraitzen dute.



Washington, New York eta inguruak bisitatuko dituzte bertako familien laguntzaz eta nola ez, beraien ingeles maila hobetzeko aukera bikaina izango dute.
Hona hemen Amaia Paskual eta Nerea Badostainek igorritako kronika txikia:
"Amerikar bizitza euskaldunok bizitzen" 07/9/17

Ostegunean, hemengo arratsaldeko bostetan Washingtoneko aduana pasatzen geunden. Estatu Batuetan geunden!! Maletak hartu ondoren, pasabide bat zeharkatu bezain laister, familiak ikusi genituen. Bi irakasleren artean, eskolako bandera bat esku artean zeukaten. Denak oso pozik jarri ziren gu ikustean. Bakoitza bere familiarekin joan zen etxera eta eguna beraiekin bukatu genuen.
Hau oso desberdina da, leku bakoitza bestetik oso urrun dago, jendea ez dago kalean paseatzen, jendea bere etxean dago... Eskola pelikuletakoa bezalakoa da, "takillak" pasabideetan, jendea pasabideetan, Estatu Batuetako banderak leku guztietatik, autobus horiak... Jendea oso jatorra da eta denbora guztian agurtzen zaituzte.
Larunbat gauean, "back to school dance" ospatzen zuten. Ikasleek gau osoa dantzan pasatu zuten, guk ordea argazkiak ateratzen pasatu genuen, eskolako dantzan. Ailegatu ginenean pelikula bat iruditu zitzaigun, primeran pasatu genuen. Lehengo egun hauetan, erosketetara joan gara, jatetxeetara, elkarrekin lo egin dugu, klasera joan gara...Hau zoragarria da ezin duzue imaginatu!!!


http://pony.bmhs.org/ (Bishop Mcnamara ikastetxearen web orria)

2007(e)ko ekainaren 19(a), asteartea

JAVIER F. LIZARRAGAK IRUÑAKO UDALEKO IPUIN LEHIAKETAN 2.SARIA IRABAZI DU


6.mailako JON F. LIZARRAGA AGREDA-k Iruñako udaleko ipui lehiaketan 2. Saria jaso du.

Saritutako ipuiak “Arrautzetik jaio zen errinozeroa” da.

Hemen duzue ipuia, disfruta ezazue ipuiaz eta anima zaitezte Jonek bezalaxe eta parte hartu dutenek bezelaxe imajinazioz idazlan polit eta atseginak asmatzera. Ondo pasa oporrak!
KLIKATU HEMEN IPUINA IRAKURTZEKO




2007(e)ko apirilaren 24(a), asteartea

2007(e)ko martxoaren 7(a), asteazkena

"Idazle batekin" Ainhoa Perez ikaslearen eskutik


IDAZLE BATEKIN

Martxoak 6, asteartea, Joxantonio Ormazabal etorri zen gure ikastolara, DBHko 1.go mailakoekin hitz egitera.
Gauza asko irakatsi zigun, hona hemen adibide batzuk:


-HAIKUAK: 3 lerrotako bertso motzak dira, honako egitura daukatenak:

5- (silaba)


7- (silaba)


5- (silaba)


Jarraian, haiku pare bat daude, baina bukaerarik gabe. Ea asmatzen duzun azkeneko lerroa!!!!
1- Mapamundian
hiriz hiri saltoka
(5 silaba) ??????????

2- Jantzi zaharrak
bihotzik ere ez du
(5 silaba) ??????????


Orain saia zaitezte zuek beste haiku batzuk asmatzen, egitura ahaztu gabe. (Pixka bat pasatzen bazarete silabekin ez du axola).
-PALINDROMOAK: Aurretik edo atzetik irakurtzen hasita berdina da (kapikua). Normalean silabaka doaz.Hor behean bat dago, ea asmatzen duzun azken hitza:


NIK ENARA NERAMAN AMAREN ???????


Liburu batzuetaz hitz egin zigun ere:

- Berak idatzi duen azkenengo liburua: "Amaren titi-zorroak"

- Berak idatzitako gustokoen dituen liburuak: "Amona bizikletan" eta "Aitona parapentean"

- Gure adinekoentzat (12-13 urte) gomendatzen dituen liburuak (berak ez ditu idatzi): "Lesterren logika" eta "Txabola terapeutikoa".

-SOLUZIOAK: Pentsatzen dut, haikuak eta palindromoa asmatu ez dituzuenok, jakinmina izango duzuela, beraz, soluzioak ematen dizkizuet:

Haikuak:
1-Mapamundian

hiriz hiri saltoka

arkakusoa.
2-Jantzi zaharrak

bihotzik ere ez du

txorimaloak.

Palindromoa:
NIK ENARA NERAMAN AMAREN ARANEKIN

AINHOA PEREZ DBH1C

2007(e)ko martxoaren 6(a), asteartea

Joxan Ormazabalen bisita Alain Perkazen hitzetan


Gaur Paz de Ziganda Ikastolara, Joxan Ormazabal, euskal idazle famatua etorri da. Idazleak 58 urte ditu. Gaur egun Elkar argitaletxean lan egiten du. Gaurko bileran, idazleak gauza asko azaldu digu: hala nola poemak, istoria laburrak, asmakizunak eta azkenik "haikuak" idazten aritu gara.( Haikuak Japoniarrek egiten dituzten bertso mota dira.)

Nire ustez, Joxanek ongi azaldu dizkigu idazlearen lanean aritzeko jarraitu behar diren pausoak. Hoietakoak gehien gustatu zaidana gure kuadernotxoa egitea izan da. Kuadernotxo horretan, bakoitzak bildu behar ditugu entzun eta irakurtzen ditugun gauza bitxiak. Hauexek izan daitezke zerbait idazteko lagungarriak.

Badakizu, idazle ospetsua izan nahi baduzu, zure kuadernotxoa betetzen has zaitez!


Alain Perkaz DBH 1A

Joxan Ormazabal idazlea ikastolan


DBH 1.go mailako ikasleek irakurri berri duten Kittano liburuaren idazlearekin elkartzeko aukera paregabea izan dute. Joxan Ormazabalen bisitaren berri zigandaliteratura blogean ikus dezakezue.

2007(e)ko otsailaren 9(a), ostirala

SANDWICH BAR





Gosetuta bazaude eta ez baduzu jateko ezer gertu argazkiak ez begiratu. Zer ikus daiteke bertan? Ba, 6. mailako ikasleek ingleseko proiektu bukaera bezala egindako sandwich marabillosoak.


Talde bakoitzak gai bat aukeratu behar zuen eta gaiarekin loturiko sandwichak prestatu. Ikusiko duzuenez batzuk oso pinta ona dute!