Azkeneko irteera izan da hau aurten. Gorostietatik (Orokieta eta Saldias artean) eta Larraungo Aldatz herrira joan ginen 16 km eginez. Hasieran euri pixka bat, eta hotz punttu bat, eta bukaeran eguzkitsu xamar.
Aukeran izan genituen tontorrak (Beigañe, Ireber, Ernaitzu...) ez genituen egin, nahiz eta oso hurbil egon, lainoak kentzen zigulako bista ederren saria eta eman, berriz, galtzeko arriskua.
Benetan gomendagarria eguna pasatzeko Otsola izeneko tokia: iturri ederra, euntze edo larre zabalak, pago luzeak...
Erabakitzeko gelditzen da ea heldu den urtean berritzen dugun Argia eta Paz de Zigandaren arteko anaikidetza hau, benetan positiboa izan baita. Tribuen arteko liskartxoak izan badira ere, lagun on batzuk ere egin dira, eta Tuterako mendizale batzuk Batxilergoa Paz de Zigandan egiteko irrikitan daude.
ikastola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
ikastola etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea
2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea
NAFARROAKO ONDAREA BERRESKURATZEN
Ikastolako ikasle
batzuk, ondare ez-materialaren transmisiorako proiektu batean parte hartu dute.
Horretarako, ekainean, bi abesti grabatu zituzten estudio batean, eta aurreko
astean, Uranga Parkean, abestien bideoa grabatu dute, Porrotxen laguntzarekin.
Euskokultur Fundazioak sustatutako proiektu honetan Nafarroa Garaiko beste 5 ikastetxek hartu dute parte:
Ribaforadako Eskolako A ereduko ikasleak, Aralar Musika eskola, Elizondoko
abesbatza ttipia, San Frantzisko eskolako ikasleak eta Bortzirietako bertso
eskolakoak.
2013(e)ko martxoaren 17(a), igandea
XXIII. nazioarteko xake txapelketa
Beste urte batez antolatu dugu nazioarteko xake txapelketa.
Hona hemen argazkiak:
Hona hemen argazkiak:
2013(e)ko otsailaren 11(a), astelehena
Paz de Ziganda mendi taldearen aste zuria
Mendi taldekoak ongi baliatu dira elurraz eta joan den igandean Adi mendira joan ziren. Mendiko erraketez eta skiez horniturik Kintoko pagadietan barna abiatu ziren Adiko kaskora.
Irudi ederrak bildu zituzten eta honaino ekarrik dizkigute.
Bestalde, laguntzaile bikaina izan zuten: José Romay munduko espezialistarik handienetariko bat izotz-eskaladan. Romayk gure mendi-taldea aukeratu zuen oraingoan munduko hainbat mendilerroetan burutu behar duen eskalada-proiektua prestatzeko burutzen ari den prestakuntza programaren barrenean.
Irudi ederrak bildu zituzten eta honaino ekarrik dizkigute.
Bestalde, laguntzaile bikaina izan zuten: José Romay munduko espezialistarik handienetariko bat izotz-eskaladan. Romayk gure mendi-taldea aukeratu zuen oraingoan munduko hainbat mendilerroetan burutu behar duen eskalada-proiektua prestatzeko burutzen ari den prestakuntza programaren barrenean.
2013(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena
Batxilergoaren eraikineko lehenbiziko harria
Larunbatean, urtarrilaren 26an, batxilergoaren eraikineko lehenbiziko harri paratu genuen. Euripean, elurra mendietan, baina gogo handiz ekin genion hain garrantzitsua den obra honi.
Bideo honetan bilduak dituzue ekitaldiko irudiak.
Bideo honetan bilduak dituzue ekitaldiko irudiak.
2012(e)ko abenduaren 22(a), larunbata
Olentzero Atarrabiako karriketan eta ikastolako abesbatzaren kontzertua
Urtero bezala Paz de Ziganda ikastolak Olentzero atera du Atarrabiako karriketan barrena, eta urtero bezala bete egin ditugu karrika horiek.
Zorionak eta urte berri on guzioi!
Ikastolako abesbatzak ikasleentzako eskeinitako gabon kontzertua.
Zorionak eta urte berri on guzioi!
Ikastolako abesbatzak ikasleentzako eskeinitako gabon kontzertua.
2012(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena
Gure mendizale gazteak Iruñerria zeharkatzen
Beraskoain-Egillor
Iturzaetatik Belaguara joatekoak ginen, baina eguraldi txarra, eta iragarritako alerta horiak askoz ere hurbilago utzi gintuen. Dena den, Beraskoain-Egillor ibilbidea sorpresa bat izan zen. Beraskoain eta Etxauribar aldeko mikroklima goxotik (gereziak, ardantzeak, arteak, abaritzak, otakak...) Sarbilgo pagadira, eta hortik Goñerri eta Ollarango haritzen artera sartu ginen. Euria, lainoa, hotza tartean, beroa bukaeran, eta azkenik txokolatada bat, Nafarroako Kirol Jokoen finala zelako.
Txapelketa
Aurten gainera, txapelketa bat antolatu dugu eta baditugu txapeldunen izenak. Ez zen saritzen azkarrago eta gorago joatea, baizik eta ahalik eta ateraldi gehienetara etortzea. Hori bai, aukeran zeuden tontorrak igoz gero puntu gehiago metatzen ziren, eta nabarmen poliki joaten zirenei edo taldez kanpora ibiltzegatik galtzen zenari penalizazioa ere ezartzen zitzaion.
Kontuak kontu, hona hemen txapeldunak
Infantilak
1. tokian 3 mendizale, hiruek puntuazio berberarekin
Rubén Garaioa, Iñigo Jiménez eta Elías Valencia
15 puntu + 109.877 metro eginak
Alebinak
1goa: Alvaro Garaioa 15 puntu, 109.877 metro
2.: Haritz Elizalde 15 puntu, 109.577 metro
3.: Xanti Agüera, 12 puntu, 95.855 metro
Tamalez kazetaritza eta argazkalaritza sariak eman gabe geratuko dira, ez baita bat ere aurkeztu.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)