nafarroa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
nafarroa etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko maiatzaren 13(a), asteartea

Mendian Tuterako Argia ikastolarekin. Gorostieta-Aldatz.

Azkeneko irteera izan da hau aurten. Gorostietatik (Orokieta eta Saldias artean) eta Larraungo Aldatz herrira joan ginen 16 km eginez. Hasieran euri pixka bat, eta hotz punttu bat, eta bukaeran eguzkitsu xamar.
Aukeran izan genituen tontorrak (Beigañe, Ireber, Ernaitzu...) ez genituen egin, nahiz eta oso hurbil egon, lainoak kentzen zigulako bista ederren saria eta eman, berriz, galtzeko arriskua.
Benetan gomendagarria eguna pasatzeko Otsola izeneko tokia: iturri ederra, euntze edo larre zabalak, pago luzeak...
Erabakitzeko gelditzen da ea heldu den urtean berritzen dugun Argia eta Paz de Zigandaren arteko anaikidetza hau, benetan positiboa izan baita. Tribuen arteko liskartxoak izan badira ere, lagun on batzuk ere egin dira, eta Tuterako mendizale batzuk Batxilergoa Paz de Zigandan egiteko irrikitan daude.

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

NAFARROAKO ONDAREA BERRESKURATZEN

Ikastolako ikasle batzuk, ondare ez-materialaren transmisiorako proiektu batean parte hartu dute. Horretarako, ekainean, bi abesti grabatu zituzten estudio batean, eta aurreko astean, Uranga Parkean, abestien bideoa grabatu dute, Porrotxen laguntzarekin. 

Euskokultur Fundazioak sustatutako proiektu honetan Nafarroa Garaiko beste 5 ikastetxek hartu dute parte:
Ribaforadako Eskolako A ereduko ikasleak, Aralar Musika eskola, Elizondoko abesbatza ttipia, San Frantzisko eskolako ikasleak eta Bortzirietako bertso eskolakoak. 


Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da ... ABENDUAN, IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE!!!
















2013(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Batxilergoaren eraikineko lehenbiziko harria

Larunbatean, urtarrilaren 26an, batxilergoaren eraikineko lehenbiziko harri paratu genuen. Euripean, elurra mendietan, baina gogo handiz ekin genion hain garrantzitsua den obra honi.

Bideo honetan bilduak dituzue ekitaldiko irudiak.