lh etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
lh etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko abenduaren 4(a), ostirala

EUSKARAREN EGUNA 2020


[EUS]  EUSKARAREN EGUNA ospatu dugu ikastolan. Aldi berean, EUSKARALDIAri bukaera eman diogu txokolatada goxo batekin. 







[CAS] Hemos celebrado el DÍA DEL EUSKERA en la ikastola. Al mismo tiempo, hemos puesto fin al EUSKARALDIA con una suculenta chocolatada.

2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Nafarroa Oinez gogoan / Homenaje al Nafarroa Oinez

 [EUS] Urriaren 23an Nafarroa Oinez 2021 ospatu nahi izan genuen Ikastolan. Aurtengo egoera berezi honetan ez dugu Nafarroa Oineza ahaztu nahi izan. Geletan hainbat jarduera egin genituen eta bukaera emateko, guztiok elkarrekin, Ikastolan 2010. urtean antolatutako Nafarroa Oinezeko abestiaren koreografia (DBH 1. mailako hainbat ikaslek sortuta) patioan dantzatu genuen. 






[CAS]  El 23 de octubre celebramos en Ikastola el Nafarroa Oinez 2021. En esta situación tan especial  no quisimos olvidarnos del Nafarroa Oinez. Para ello, llevamos a cabo diferentes actividades y , para finalizar, bailamos  en el patio la coreografía de la canción del Nafarroa Oinez 2010 (creada por algunas alumnas de 1º de la ESO). 


2019(e)ko abenduaren 10(a), asteartea

Leire Aguirre urrezko domina - Leire Aguirre medalla de oro


(EUS) Abenduaren 7an Arrasateko akordeoi XXXII. lehiaketan B mailan urrezko
domina lortu zuen Leire Aguirrek..
Gaur LH 4. mailako bere gelakideen aurrean lehiaketan interpretatutako bi piezak
jo ditu . Zorionak Leire, musikari bikaina zara!











(CAS) Nuestra alumna Leire Agurre logró la medalla de oro en su categoría en el XXXII
concurso de acordeón de Arrasate celebrado el día 7 de diciembre.
Hoy ha interpretado las dos obras del concurso delante de sus compañeros-as de 4º de
primaria.

Zorionak Leire!

2019(e)ko azaroaren 7(a), osteguna

HARRESIAK

BIGARREN MAILAKO LAGUNAK ERDI AROKO IRUÑEAN BARNA


[EUS]  Aurreko astean bigarren mailako lagunak Erdi Aroko aztarnen bila abiatu
ginen Iruñean barna. Harresian inguratu eta eraikuntza desberdinak ikusteko, ukitzeko
eta gozatzeko aukera izan genuen. Beldur ginen euriak ez ote zigun eguna izorratuko
baina eguraldiaz aparte, giro bikaina izan genuen. Eguna borobiltzeko,
Autobus Geltoki Zaharrean bazkaldu eta jolasten egon ginen. 







[CAS] La semana pasada los alumnos de segundo de primaria nos fuimos
en busca de los vestigios de la Edad Media a Pamplona. Recorrimos
las murallas y pudimos ver, tocar y disfrutar de las diferentes construcciones.
Tuvimos miedo de que la lluvia nos estropease el dia, pero tuvimos un
dia y un ambiente espléndidos.  Para terminar el dia, comimos y jugamos
en la Antigua Estación de Autobuses.

MAKING BREAD



[EUS] LH 4. Mailako ikasleak EKI proiektuaren barruan ingleseko arloan ogia egin genuen
urriaren 30ean. Hiru taldeak elkarrekin mantalak jantzi eta orea egiten jarri ginen osagaiak
ondo nahastuz.

Ondoren, ordu bete fermentatzen utzi ondoren, bakoitzak bere oreari forma
eman eta ikastolako sukaldera eraman genituen labean sartzeko. Eta 15 minutu pasa
ondoren... opil goxoak atera ziren.







[CAS] Los y las alumnas de 4o de Primaria, dentro del proyecto EKI, hicimos pan el día 30
de octubre. Los tres grupos nos pusimos la mandarra y nos dispusimos a hacer la masa,
mezclando bien los ingredientes. Después de dejar la masa fermentando durante una hora,
cada cual le dimos la forma que quisimos y posteriormente las llevamos a la cocina de la
ikastola para hornearlo. Y 15 minutos después... salieron unos bollos deliciosos.



[ENG] LH4 students made bread the 30th of October, as part of the EKI project. The three
groups put on their aprons and started preparing the dough, mixing well all the ingredients.
After leaving the dough rise for an hour, we shaped it as we liked and then took the rolls to

the kitchen to bake them. And 15 minutes later... we got some delicious bread rolls.

ZUGARRAMURDI ETA URDAZUBI

[EUS] Urriak 11 LH6. mailakoek Zugarramurdi eta Urdazubira egin genuen egun guztiko
irteera. Goizean Sorginen Museoa bisitatu genuen, mitoak lantzen ari garenez, mitologia
ezagutzeko.
Eguerdian, aldiz, Urdazubira joan ginen. Han bazkaldu eta jolastu ginen, leizea ikusi bitartean.
Lurpeko urek zer eragin duten lur azpian bertan ikusi ahal izan genuen. Egun polita
eta interes handikoa izan zen guztiontzako.

[CAS] El 11 de octubre, los tres grupos de 6o realizamos una excursión a las cuevas de
Urdazubi y al museo de Zugarramurdi. A primera hora visitamos el Museo de las brujas
aprovechando que durante este trimestre estamos trabajando los mitos y así ahondar en la
mitología.
A media mañana, tomamos rumbo a Urdazubi. Allí comimos y jugamos mientras visitábamos
la cueva. Pudimos ver in situ la influencia que las aguas subterráneas tienen en la tierra. Fue
un día muy bonito y de gran interés para todos.




2019(e)ko urriaren 21(a), astelehena

LH 4koak "Baratze" baserri eskolan

Urriaren 14tik 16ra, LH 4. mailako ikasle eta irakasleok Baratze Baserri-Eskolara irteera burutu genuen. Baserri hau Bizkaian topatu dezakegu, Gautegiz-Arteagan dagoen Basetxetas auzunean eta Urdaibai Babeslekuaren barnean. Ingurune paregabea da, itsasadarretik eta hondartzatik hurbil, animali eta landare ezberdinez inguraturik egoteaz gainera. Howard Gardner-en Adimen Anitzen teorian oinarriturik, bai euskaraz eta baita ingelesez ere, hainbat ekintzatan parte hartu zuten gure ikasleek. Baserriko inguruetan, naturarekin zerikusia duten ekintzak egin zituzten, hots, baratzeko lanetan zein loregintzan trebatu, baita mendi ibilbide bat egin ere. Baserrian bertan, aldiz, animaliak ezagutzeko eta zaintzeko aukera izan zuten: zaldian ibili, animalia ezberdinak elikatu… Bestalde, eskulan ezberdinak burutu zituzten, hala nola, erleen argizariarekin eginiko kandelekin artelanak sortu zituzten eta sukaldaritzan duten trebezia madalenak eginez erakutsi zuten. Egunari amaiera emateko eta elkarbizitza ospatzeko, gauetan dantzaldi ederrak izan genituen.

Baratze baserri eskola LH4

2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

Kaixo lagunak!!

Aste honetan LH 3. eta 4. mailako lagunak, musikako saioak aprobetxatuz, Haur Hezkuntzara joan gara bi kontzertu txiki ematera, xirularekin ikasitako abesti hauek jo ditugularik:

LH 3: Halaxe bedi, Euria mendian, Kuku kuku eta Zaldi txiki bat.
























LH 4: Pinlilipauxa, Blai-blai, Kanpaiak jaietan eta Din-dan-don.




































































Oso gustura egon gara eta Haur Hekuntzako txikiak bikain egon dira!!

Eskerrik asko irakasleei eta hauen ikasleei gure kontzertua ikustera etortzeagatik.

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!



2012(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

JEREMY CARTER GORDON, DANTZA ANTROPOLOGOA IKASTOLAN

Jeremy Carter Gordon Massachusetteko dantzari eta musikari gaztea da. Dantzan oinarritutako antropologia ikasketak bertan burutu ondoren, urtebeteko beka lortu zuen munduko ezpata-dantzak ikertzeko. Rapper izeneko dantza ingeles tradizionalak dantzatzen ditu berak Bostonen, ezpata luze eta motzetako dantzak alegia baita Inglaterrako Morrisak ere. Iazko abuztuan bere ikerketa burutzeko bidaia hasi zuen Europara etorriaz. Frantzia eta Italian egon ondoren, bere Euskal Herriko lehen behaketak Markina-Xemeinen, Elgoibarren eta Eibarren egin ondoren, Beasaingo Igartzako ezpata-dantzariak ikusteko aukera izan zuen. Nafarroan San Fermin Aldapakoaren ezpata-dantzak ere etorri zen, Duguna Dantza Taldeak San Fermin Txikiton eskeintzen dituenak alegia. Euskal Herritik, Huelva, Cordoba eta beste hainbat lekutako ezpata-dantzak aztertzera joan zen. Inglaterran, Eskozian eta Irlandan egon ondoren geldialditxo bat Euskal Herrian egin eta Italiara joateko asmoa du, bertatik Kroazia, Turkia eta bidean topatzen dituen aukeren arabera, beste hainbat lekutako dantzak ikertuko ditu Inglaterrara itzultzeko asmoz.
Jeremy bere bidaia egiten ari den bitartean, blog interesgarri bat idazten du ikusten duen guztiaren berri emanez: http://starofswords.wordpress.com/




Paz de Zigandan ere izan da. Otsailaren 8an jaso genuen bere bisita. Bertan LH 6.mailako ikasle batzuei bere ikerketaren berri eman ondoren, rapper dantzen oinarrizko pausoa erakutsi zien. Ondoren, ikastolako dantza taldeko ikasle batzuek dantza mota berdinaren mugimendu batzuk ikasteko aukera izan zuten.

2011(e)ko azaroaren 25(a), ostirala

ENGLISH WEEK

Ilunberrin aste zoragarria pasa dugu LH 5.mailakoak. Ingelesez asko hitzegiteaz gain, gelan asko ikasi dugu, kirolak, jokoak, jolasak, abetiak, dantzak eta ibilialdiak eginez pasa dugu astea. Baina azken egunean AZTERKETA!! Ez pentsa dena dantza eta jolasa denik.

Waffles, Pancakes, Pecan Pies, Toast and Cereals ziren gure taldeen izenak eta bomba pasatu dugu.

Urrezko hiru arauak:

RESPECT
NO SHOUTING
NO RUNNING

Elkar bizitzan aurrerapauso handia lortu dugu!! Oheak egiten ikasi dugu, gela txukun txukun uzten saiatu gara goizero, jantokia txukundu dugu otordu bakoitzaren ondoren eta denetarik jateko gai garela garbi utzi dugu Ilunberrin.

DALSY WEEK ikaragarria izan da. Magic potion!!

Gure IlUnberriko irakasleei THANK, THANKS, THANKS! Ikaragarriak zarete!!!

Beti gogoratuko gara English Week zoragarri honetaz.