Kirolak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Kirolak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko maiatzaren 21(a), astelehena

Ikastolako Judokak Espainiako txapelketan

Maiatzaren 11 ,12 eta 13an Caceresen ospatutako Espainiako Judo txapelketan parte hartu zuten gure ikastolako 4 ikasleen artean, Brontzezko domina lortu zuen Iraia Gonzalezek Cadete kategorian.
Nestor Perkaz , Martin Salvatierra eta Eduardo Lopez, ikasleek ere txapelketan parte hartu zuten, hauek infantil kategorian, eta lehenengo biek 9. postua lortu zuten.
Jaso ezazue gure zorionik beroena, eta zorte on hurrengo txapelketetan ere!

Iraia, ezkerretik hirugarrena/ Iraia, la tercera desde la Izda.

En el campeonato de España de Judo celebrado en Cáceres entre los días 11 y 13 de Mayo, participaron 4 alumnos de nuestra Ikastola. Iraia González logró medalla de bronce en su categoría (Cadete -70 Kg).
El resto de alumnos, Nestor Perkaz , Martín Salvatierra y Eduardo López en categoría Infantil, no tuvieron tanta suerte, aunque los dos primeros quedaron en 9ª posición en sus respectivos pesos.
Desde aquí queremos felicitar a nuestros deportistas y desearles mucha suerte en futuras competiciones.

Nafarroako Judo Federazioko berria irakurri.
Leer la noticia desde la web de la Federación.
Diario de Navarran berria irakurri.
Leer Noticia en Diario de Navarra

2011(e)ko apirilaren 7(a), osteguna

DBH 2. MAILA- ARRAUNA ARGA IBAIAN



DBH 2. mailako ikaslea Arga ibaian ibili dira arraunean. Ikusi hemen zeinen ongi pasatu duten.Euskaraz ere barra-barra aritu dira.

2010(e)ko otsailaren 22(a), astelehena

Mendi taldekoak Rocópolisen

Larunbatean, otsailaren 20an, Paz de Ziganda mendi taldekoak rokodromoan egon ziren. Eskalatzeko lehenengo pausoak ikasi zituzten eta primeran pasa zuten.
Interesgarria iruditzen bazaizue, martxoaren 13an denak etor zaitezkete bigarren saiora.
Animatu zaitezte!!!

2009(e)ko maiatzaren 26(a), asteartea

GEURE XAKE TXAPELDUNAK!



Nafarroako kirol jokuen XXII. edizioa ospatu berri da eta Xake sailan ikastolako txapeldunak izan genituen (3. saria). Saridunak honako hauek izan ziren:

IÑAKI ERDOZAIN
ARITZ OROZ
XABIER ERANSUS
IKER ORAA

Zorionak guztioi!

2009(e)ko otsailaren 9(a), astelehena

IOSEBA REKALDE NAFARROAKO ESKUPILOTAN TXAPELDUNA

IOSEBA REKALDE paz de zigandako pilotaria eta ikasle ohia 2 txapelketa irabazi ditu.
Alde batetik Abenduan Nafarroako txapelduna gelditu zen Banakako txapelketan Paz de Zigandako ordezkari bezala eta bestetik Lizarrako txapelketa irabazi zuen 41/2 barruan.

Negrita

Antxon Ibarra.- Kaixo Ioseba; Zer gertatu da azken honetan orain arte ez baduzu irabazi bapatean 2 txapelketa irabazteko?

Ioseba Rekalde.- Azken hiru urte hauetan pilotarenganako ikuspuntua aldatu egin dut, behin jakinda profesionaletan aukerarik ez nituela izango. Orain lasaiago jokatzen dut, binaka gehien bat eta fisikoki eman dudan aldaketa ere nabarmena izan da. Horregatik azken urte hauetan txapelketa dexente irabazi ditut, eta hoien artean Nafarroako txapelketa izan da orain arte irabazi dudan garrantzitsuena.


A.I..- Eta zer sentitu zenuen txapelak jasotzerakoan?

I.R.-Irabazterakoan ez nuen ezer berezirik sentitu baina denborarekin sekulako lorpena izan dela konturatuko naiz, gainera Nafarroako txapelketa ez du edonork irabazten oso gogorra eta luzea delako. Lizarrako txapelketa lortzea ere pozik egoteko modukoa da baina Nafarroakoarekin parekatuta ez da gauza bera.


A.I.- 11 urterekin Nafarroako txapelketa irabazi zenuen Alebinetan eta orain berriro irabazi duzu txapelketa hau baina Helduetan. Zeintzuk dira zure hurrengo helburuak?

I.R.- Nafarroako txapelketa irabazita helburu bat osatzea lortu dut. Hemendik aurrera oraintxe daukadan maila mantendu eta erakustea da. Horrela txapela gehiago lortzeko aukerak izango ditut.

Espainiako txapelketan eta Euskal ligan emaitza onak lortzea dira nere hurrengo helburuak.

A.I.- Zergatik gustatzen zaizu banaka jolastea?

I.R.- Banaka jokatuz benetako pilotaria ikusten da, erabateko pilotaria. Urte asko banaka jokatu ondoren ohituta nago eta horregatik gustora nabil , baita esan behar da bakarrik jokatzeak fisikoki oso ondo egotera behartzen zaituela.
















A.I.- Beste aldetik ikastolan zaude pilota irakasten gure ikasleei. Zer moduz arlo honetan? Negrita

I.R.- Urte dexente daramatzat irakasle bezala hainbat klubetan, baina aurten ikastolak emandako aukera gustoko nuen. Momentuz aurrekin ondo moldatzen naiz. Lehen Hezkuntzako eta DBHko mutil gehienak pilotarenganako jarrera ona dute eta neretzako errazagoa da irakastea.


Zorionak Ioseba.

Diario de Noticias

2008(e)ko azaroaren 30(a), igandea

IKASPILOTA EGUNA

Aurreko asteko asteazken eta ostegunean, gorputz heziketan euskal pilotaren modalitate desberdinak landu ondoren, Axular eta Patxi Larraintzarreko ikastetxeekin Donibane igerilekuetan bildu ginen pilotan jolasteko.



Oso gustora aritu ginen pilotan jolasten eta lagun berriak egiten.





Argazki gehiago ikusteko sakatu hemen.

2008(e)ko apirilaren 28(a), astelehena

XAKE TXAPELDUN HANDIAK!

Hona hemen gure xake txapeldun ospetsuak: Oier Zalba, Peio Oraa eta Eduardo Lopez. Zorionak eta jarraitu ikastolaren izena handia munduan zehar zabaltzen.

2007(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

KOTETO EZKURRA ETA PATXI OLAZAR ERREMONTE JOKALARIEN HITZALDIA




Urriak 22an, Koteto Ezkurra erremonteko txapeldunetan txapelduna eta bere iloba Patxi Olazarrek hitzaldi bat eskeini zieten DBH 1.mailako ikasleei. Beraiekin batera, Erremonteko Fundazioko gerentea izateaz gain ikastolako gurasoa den Jaime Agirrek ere parte hartu zuen.

Ikasleei erremontea zer den azaltzea zen beraien helburua, Atarrabian sortu behar den erremonte eskolan parte hartzeko animatuz. Erremonte jokalariek kirol honetan bizi izan duten esperientzia azaldu zuten eta ondoren ikastolako irratian elkarrizketatuak izan ziren DBH 4 mailako Irantzu Etxarte eta Izaskun Herreraren eskutik.

2007(e)ko maiatzaren 31(a), osteguna

OSASUNA

Hona hemen pasa den ostegunean (2007-05-24) Osasuna futbol taldeko lagun batzuekin egindako solasaldiaren argazki pare bat.




2006(e)ko abenduaren 21(a), osteguna

Pilota festa



Hona hemen aurten ospatutako pilota festa, non haurrek algarada bizian ikusi zuten pilota partida.
Pilota festa hau "ikaspilota" proiektuari bukaera on bat emateko aukerarik ezin hobea da, non ikusten den zer nolako arrakasta duen kirol honek haurrengan.

2006(e)ko ekainaren 12(a), astelehena

Herri Kirol 2006-06


















Hona hemen Herri Kirol aurtengo eguna.
Paz de Zigandan ospatu genuen eta Lizarra, Jaso eta Paz de Zigandako ikaskeek parte hartu zuten.

2006(e)ko maiatzaren 26(a), ostirala

OIHANE AMEZKETA - SOINKETA HASTAPENAN NAFARROAKO TXAPELDUNA




























Aurreko Maiatzaren 13an Amaya Kirol Elkartean ospatutako soinketa hastapeneko Nafarroako txapelketan, bere kategorian TXAPELDUNA gertatu zen ikastolako ikaslea den Oihane Amezketa.
Honako motatan leihatu ziren: paraleloak, zolua, eta barra. Lehenengo bietan lehen postua eta barran, berriz, bigarrena.
Hemendik ere zoriondu nahi zaitugu, Oihane.

IBAN MUÑOZ -HALTEROFILIA




















Aurreko Martxoaren 24-25- eta 26ean Madrilen
ospatutako Halterofilia Espainiako txapelketan,Iban
Muñozek, gure ikastolako 6. mailako ikasleak bere kategorian laugarren postua lortu zuen.
11 urteko ikasle honek Anaitasuna kirol elkartean egiten ditu bere entrenamenduak.
Zorionak eta segi aurrera!

2006(e)ko apirilaren 11(a), asteartea

Nikolas Martinez


Aurreko larunbatean Astungo estazioan ospatutako Slalom lehiaketan (alebin kategorian), Nikolas Martinez LH 6A taldeko gure ikasleak 3. postua lortu zuen.
Eguraldi hodeitsua eta 5ºC tenperaturarekin, elurra ez zegoen oso atsegina baina hala ta guztiz ere, Nikolasek ederki burutu zuen bere jeitsiera argazkian ikusten den bezala.
Animo eta datorren urteari begira ea urrezko domina lortzen duzun!