paz de ziganda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
paz de ziganda etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2014(e)ko maiatzaren 26(a), astelehena

2014ko graduazio ekitaldia

Ostiralean, batxilergokoen graduazio ekitaldia izan genuen. Polita eta hunkigarria izan zen. Horregatik, hemen duzue prestatu dugun bideoa.

2014(e)ko maiatzaren 12(a), astelehena

Ikastolako hiru ikasle Pedro de Atarrabia ipuin lehiaketako irabazle

Paz de Ziganda ikastola idazleen harrobia da: Maialen Goñi (DBH1), Andrea Ozkoidi (LH5) eta Eilin Ripa (LH5) Pedro de Atarrabia ipuin lehiaketako irabazleak izan dira  Idatzitakoa irakurtzeko irrikitan gaude! Zorionak hiruei!

2013(e)ko abenduaren 22(a), igandea

Olentzero eta Gabonetako jaialdia 2013

Azken eguna ikastolan 2013. urtean. Olentzeroren etorrera, dantzak, gaztainak...

Hona hemen bideoak...

Olentzerorekin Atarrabian




2013ko Gabonetako Jaialdia



Jaialdiaren bukaera: Euskaraz bizi naiz Paz de Zigandan

2013(e)ko irailaren 24(a), asteartea

NAFARROAKO ONDAREA BERRESKURATZEN

Ikastolako ikasle batzuk, ondare ez-materialaren transmisiorako proiektu batean parte hartu dute. Horretarako, ekainean, bi abesti grabatu zituzten estudio batean, eta aurreko astean, Uranga Parkean, abestien bideoa grabatu dute, Porrotxen laguntzarekin. 

Euskokultur Fundazioak sustatutako proiektu honetan Nafarroa Garaiko beste 5 ikastetxek hartu dute parte:
Ribaforadako Eskolako A ereduko ikasleak, Aralar Musika eskola, Elizondoko abesbatza ttipia, San Frantzisko eskolako ikasleak eta Bortzirietako bertso eskolakoak. 


Oso esperientzia polita eta aberasgarria izan da ... ABENDUAN, IKUSTEKO IRRIKITAN GAUDE!!!
















2013(e)ko otsailaren 11(a), astelehena

Paz de Ziganda mendi taldearen aste zuria

Mendi taldekoak ongi baliatu dira elurraz eta joan den igandean Adi mendira joan ziren. Mendiko erraketez eta skiez horniturik Kintoko pagadietan barna abiatu ziren Adiko kaskora.

Irudi ederrak bildu zituzten eta honaino ekarrik dizkigute.

Bestalde, laguntzaile bikaina izan zuten: José Romay munduko espezialistarik handienetariko bat izotz-eskaladan. Romayk gure mendi-taldea aukeratu zuen oraingoan munduko hainbat mendilerroetan burutu behar duen eskalada-proiektua prestatzeko burutzen ari den prestakuntza programaren barrenean.

2013(e)ko urtarrilaren 30(a), asteazkena

Batxilergoaren eraikineko lehenbiziko harria

Larunbatean, urtarrilaren 26an, batxilergoaren eraikineko lehenbiziko harri paratu genuen. Euripean, elurra mendietan, baina gogo handiz ekin genion hain garrantzitsua den obra honi.

Bideo honetan bilduak dituzue ekitaldiko irudiak.


2012(e)ko abenduaren 23(a), igandea

2012ko Eguberrietako jaialdiko bideoak


Hemen daude 2012ko eguberrietako jaialdiko bideoak. Aurrerapen bezala hartu behar dituzue, goitik hartuak direlako, eta kalitate gutxikoak direlako.

Geroago kalitate handiko bideoak ere jarriko ditugu. Pazientzia!















2012(e)ko abenduaren 22(a), larunbata

Olentzero Atarrabiako karriketan eta ikastolako abesbatzaren kontzertua

Urtero bezala Paz de Ziganda ikastolak Olentzero atera du Atarrabiako karriketan barrena, eta urtero bezala   bete egin ditugu karrika horiek.

Zorionak eta urte berri on guzioi!




















Ikastolako abesbatzak ikasleentzako eskeinitako gabon kontzertua.

2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

1750: Djumako urrezko zenbakia

1750 Hauxe da gaurko jaialdian saria egokitu zaion zenbaki magikoa.    
Número premiado Djuma proiektua: 1750

Zurea baldin bada zenbakia, deitu telefono honetara 646093202.
Teléfono para contactar: 646093202.

2012(e)ko irailaren 16(a), igandea

Oinez Basoan. Putzu berria eta gure basoaren egoera.

Atzo, irailaren 16, igandea, hainbat lagun joan ginen Arbizuko Oinez Basora haren egoera ikustera eta bertan sortu den putzua betetzera.

Argazkian, Ainhoa, Laura, Irune eta Maria ikusten ditugu putzua betetzen. Sarri hor igelak, era guztietako hegaztiak eta basoko piztiak ikustea espero dugu.




Gainera Laurak eta Mirenek sekulako erreportaia burutu dute Oinez Basoari buruz, eta aholku garrantzitsu bat ematen digute bideoaren bukaera. Nabari da kazetaritzarako dohaiak dituztela.

2011(e)ko otsailaren 21(a), astelehena

Igandean, otsailak 27, Menditaldea Higara goaz

MENDIRAKO LAUGARREN IRTEERA

NAFARROAKO KIROL JOKOAK


Erne: osteguna, otsailak 24, izanen da emateko azken eguna, eta hobe asteazkenean bertan egiten bada

Izena:

Deiturak:

e-posta:

Otsailaren 27KO ATERALDIRA JOAN BEHAR DUT. IKASTOLAN EGONEN NAIZ GOIZEKO 9,30ean (ikastolara arratsaldeko 16:30/17:00 aldera itzuliko gara)







ATERALDIARI BURUZKO INFORMAZIO LABURRA

HIGA

Ikastolatik goizeko 9,30ean aterako gara, eta Elo Higara joanen gara. Ez dugu

tontorrera igoko, baizik eta Higa osoa inguratuk

o dugu, bertako paisaia diferenteak ikusiz: pinud

iak, artadiak, bagadiak…

Eguraldia ona bada, Ala

itz mendira ere igoko gara

Azken berriak: http://pazdezigandamenditaldea.blogspot.com/




CUARTA EXCURSIÓN DE MONTAÑA

JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA

Atención: fecha tope entrega el jueves 23 de febrero,



Nombre:

Apellidos:

e-mail:



VOY A ASISTIR A LA EXCURSIÓN DE JUEGOS DEPORTIVOS DE NAVARRA, el día 27 de febrero, a las 9,30 en la IKASTOLA (regreso a la ikastola hacia las 16:30/17:00)





BREVE INFORMACIÓN DE LA EXCURSIÓN

HIGA

Saldremos de la ikastola a las 9 y media de la mañana, e iremos a la Higa de Monreal. No subiremos hasta la cima, sino que la rodearemos por completa para ver sus diferentes paisajes: pinares, encinares, hayedos... Si hace bueno subiremos también al parque eólico de Alaitz.

Últimas novedades: http://pazdezigandamenditaldea.blogspot.com/