Nafarroa Oinez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Nafarroa Oinez etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko urriaren 30(a), ostirala

Nafarroa Oinez gogoan / Homenaje al Nafarroa Oinez

 [EUS] Urriaren 23an Nafarroa Oinez 2021 ospatu nahi izan genuen Ikastolan. Aurtengo egoera berezi honetan ez dugu Nafarroa Oineza ahaztu nahi izan. Geletan hainbat jarduera egin genituen eta bukaera emateko, guztiok elkarrekin, Ikastolan 2010. urtean antolatutako Nafarroa Oinezeko abestiaren koreografia (DBH 1. mailako hainbat ikaslek sortuta) patioan dantzatu genuen. 






[CAS]  El 23 de octubre celebramos en Ikastola el Nafarroa Oinez 2021. En esta situación tan especial  no quisimos olvidarnos del Nafarroa Oinez. Para ello, llevamos a cabo diferentes actividades y , para finalizar, bailamos  en el patio la coreografía de la canción del Nafarroa Oinez 2010 (creada por algunas alumnas de 1º de la ESO). 


2012(e)ko irailaren 16(a), igandea

Oinez Basoan. Putzu berria eta gure basoaren egoera.

Atzo, irailaren 16, igandea, hainbat lagun joan ginen Arbizuko Oinez Basora haren egoera ikustera eta bertan sortu den putzua betetzera.

Argazkian, Ainhoa, Laura, Irune eta Maria ikusten ditugu putzua betetzen. Sarri hor igelak, era guztietako hegaztiak eta basoko piztiak ikustea espero dugu.




Gainera Laurak eta Mirenek sekulako erreportaia burutu dute Oinez Basoari buruz, eta aholku garrantzitsu bat ematen digute bideoaren bukaera. Nabari da kazetaritzarako dohaiak dituztela.

2011(e)ko urriaren 10(a), astelehena

Nafarroa Oinez 2011



Igande honetan euskaltzale guztiok badugu zer ospatu. Nafarroko ikastolen euskararen aldeko jaialdi handia Tafallan ospatuko dugu urriaren 16an. Jarraian informazio ezberdina eskuragarri duzue. Anima zaitezte!



eskuliburua

kanta

2010(e)ko urriaren 17(a), igandea

OINEZ 2010 ARGAZKIAK

Oraindik argazki guztiak igotzeko astirik ez dugu izan, laster izango dituzue denak ikusgai.Mila esker irudi bilduma hau burutzeko laguntza eman diguzuen guztioi.





















Nafarroa Oinez: Omenaldia: Rob Gibson, hitzaldia


Here are my words for the big day.

"It is a great honour to stand together with you to declare our undying commitment to the life of our native tongues.

"In Scotland we realise that self-belief flows from knowing who we are. As a people in a multilingual land our Scottishness has been at its best through the years when it embraced and embraces the right to express yourself, to live through the meaning of your own language.

"That means the right to rule your own land by your own people's will and speak the languages you choose.

I wrote in 1983 about this Scottish idea and I said,

"Our cultural roots mark out our place in the world and other peoples have admired our distinctive views, our highly developed art forms, why shouldn't we?

"Traditions are a skeleton not a shell, which we should cherish and carry confidently into the next century and beyond.

"Rootless people don't thrive, so spreading the word, displaying our distinctive style, renewing a living awareness of our roots is the idea, the Scottish idea."

It is also the Basque idea and the idea of all who believe that a world of a thousand tongues and peoples should flourish."

Rob Gibson, MSP


Hauxek dira nire hitzak egun handirako:

Gure ama hizkuntzekiko konpromezu iraunkorra zuekin batera adieraztea ohore handia da.

Eskozian, gure buruarengan sinestea, nor garen jakitetik datorrela konturatu gara. Herri eleanitza izanik, gure eskoziar izaerak urteetan zehar momenturik gorena bizitu du gure hizkuntzan adierazteko eta bizitzeko eskubidea izan duenean .

Horrek eskatzen du gure herriaren gogoaren arabera gobernatzeko eta honek aukeratzen duen hizkuntzan mintzatzeko eskubidea izatea.

1983an ideia honi buruz idatzi nuen :

“Gure kultur zainek, munduan gure tokia zein den zehazten dute eta beste herri batzuk gure ikuskera berezia, oso garatuak diren gure arte adierazpenak mirestu dituzte. Eta guk, zergatik ez?

Ohiturak ez dira oskola , egitura baizik , zaindu eta uste osoz hurrengo mendeetan barna zabaldu beharko genukeena.

Sustrairik gabeko herriek ez dute arrakastarik. Beraz gakoa, eskoziarra izatearena,

gure hitza zabaltzea, gure izaera berezia erakustea, gure zainekiko kontzientzi bizia berritzea da.

Hori ere bada euskaldun izatearen gakoa eta milaka herri eta hizkuntzen munduan sinisten dutenena.

Rob Gibson Eskoziar Parlamentuko Kidea


Estas son mis palabras para el gran día:

“ Es un gran honor estar aquí junto a vosotros para declarar el compromiso imperecedero con nuestras lenguas nativas.

En Escocia nos hemos dado cuenta de que el creer en uno mismo viene de saber quiénes somos. Como pueblo en una tierra multilingüe, nuestra identidad escocesa , ha estado en su momento álgido a lo largo de los años cuando ha abrazado y abraza el derecho a expresarse y a vivir en su propia lengua.

Eso significa el derecho a gobernar la propia tierra de acuerdo a los deseos de la gente y a hablar el idioma que uno elige.

En 1983 escribí sobre la idea de lo escocés y dije lo siguiente:

Nuestras raíces culturales determinan nuestro lugar en el mundo y otros pueblos han admirado nuestra visión distintiva y nuestras expresiones artísticas tan desarrolladas. ¿Por qué no deberíamos hacerlo nosotros?

Las tradiciones no son un caparazón, sino una estructura que deberíamos mimar y transmitir con plena confianza a lo largo de los siglos venideros.

Los pueblos desarraigados no prosperan, por lo tanto extender la palabra, mostrar nuestro estilo propio, y renovar la conciencia viva de nuestras raíces es la idea de lo escocés.

Es la idea de lo vasco y la de todos aquellos que creen que un mundo con miles de lenguas y pueblos debería florecer.

Rob Gibson, miembro del Parlamento escocés.

______________________________________________________________________

Nafarroa Oinezeko inaugurazio ekitaldia

Inaugurazio ekitaldi jendetsua eta ikusgarria benetan izan duguna. Bertan egon gara eta argazki sorta hau eskaintzen dizuegu.



INAUGURAZAIO EKITALDIAREN KRONIKA

Ikusi argazki guztiak hemen

Aurtengo Nafarroa Oinezeko egun handiari, goizeko 10etan eman zaio hasiera txalaparta doinuak eta eguzki disdiratsua lagun genituela.

Aurretik zenbait gonbidatu bildu dira ikastolako jantokian kafea hartzera, hala nola Eskoziatik etorritako Rob Gibson (Eskoziako parlamentaria) Roy Pedersen, Invernesseko zinegotzia eta BBCko kazetaria Reamonn Lenkas.

Politikarien eta Administrazioetako agintarien artean, besteak beste, eta jakinda batzuk ahaztu eginen zaizkigula (barkatu) honako hauek ikusi ditugu:

-CDN: Juan Cruz Alli eta José Andrés Burguete
-Ezker abertzalea: Santi Kiroga (eta gehiago)
-NABAI: Koldo Amezketa, Uxue Barkos, Iñaki Cabasés, Fermin Ciaurriz, Maria Luisa Mangado, Patxi Telletxea, Patxi Zabaleta (eta gehiago…)
-PSN: Amanda Acedo, Maria Victoria Arraiza, Román Felones, Roberto Jiménez, Juan Moscoso del Prado (eta gehiago…)

INSTITUZIOAK
Espainiako Gobernuko Ordezkaritza: Elma Sáiz

Nafarroako Parlamentua: Koldo Amezketa

Nafarroako Gobernua: Xabier Azantza, Julen Calvo

Eusko Jaurlaritza: Lurdes Auzmendi, Xabier Zabaltza

BESTELAKO ERAKUNDEAK

CRANA: Javier Asín

TOPAGUNEA: Oskar Zapata (eta gehiago…)

IKASTOLAK: Koldo Tellitu, Pello Mariñeralena, Izaskun Arratibel, Nafarroako ikastoletako zuzendari gehienak…

EUSKALTZAINDIA: Andrés Iñigo, Sagrario Aleman, Patxi Zabaleta

BEHATOKIA



Garbiñe Petriati (Behatokiko Zuzendaria)

KONTSEILUA
Paul Bilbao


Gainera, Txikiak handi manifestua sinatuko duten flandiar irakasleak,Johan Vancawemberghe eta Tony Kerkhove eta omenaldia jasoko duen euskaren alde lan egiten duten Euskal Herritik kanpoko zenbait unibertsitateko ordezkarik, hala nola: Mexikoko Iberoamerikar Unibertsitateko Ziortza Basaguren eta Gorka larrañaga, Hanna Lanto Helsinkiko Unibertsitatekoa, Madrilgo Complutense Unibertsitateko Carlos Cid eta Bartzelonako Itziar Aduriz
Ikastolako Jolastokian, hasierako ekitaldian aurkezpen lanak eginez Estitxu Fernandez izan dugu. Lehenik, Peio Gurbindori Atarrabiako alkateari eman dio hitza . Alkateak Atarrabiako biztanleek euskara bihotzean sakon lotuta dutela aipatu du eta elkarte asko direla euskararen alde ari direnak 1184.urtean sortutako herri honetan. Paz de Ziganda Ikastolari, Nafarroa Oineza Atarrabian ospatzeagatik eskerrak emanez bukatu du horrelako ekintzak Atarrabiako euskararentzat oso onuragarriak direla azpimarratuz.

Ondoren, Mikel Asian Ikastolako lehendakariaren txanda izan da,

orain dela 40 urte sortutako ikastolen mugimenduren alde eginiko lan eta esfortzu guztiek pena merezi izan dutela esan du eta euskarak hori guztia merezi duela. Euskarari abizenik eta kolorerik jarri gabe agintariei sentsibilitate berezia eskatu die altxor preziatu honen alde Euskararen Unibertsoan bizi gaitezen.

Hitz hauen ondotik, Ikastolako dantzariek Oinez abestiaren koreografiarekin harritu gaituzte. Hainbat kulturetako musikari eta dantzei keinua egiten dion abestiari esker, euskara mundura ateratzeko parada ederra emanez.

Jarraian, Ikastolen Elkarteko Izaskun Arratibelek hartu du hitza. Aurtengo Nafarroa Oineza Nafarroako bi errealitate desberdinen isla dela adieraziz, izan ere, Paz de Ziganda ikastola antolatzailea izanik, irabazien kopuru bat Lodosako ikastolarako izango da. Alde batetik, Paz de Ziganda ikastola, 1.000 ikasletik gorako ikastetxearen kasua aipatu du, bere erronka Batxillergoa ezartzea delarik eta bestetik Lodosako ikastolaren kasua 60 familiako ikastetxe txiki hau jasaten ari den zailtasun guztiak , bere erronka bizirik irautea delarik.

Nafarroko Gobernuko Euskarabideko zuzendariak, Xabier Azantzak Ikastolen arteko elkartasunaren kontzeptua azpimarratu eta Etorkizuna Euskaraz izango dela esan du.

Bukatzeko Festaren irekiera ofiziala adierazten duen zintaren mozketa egiteko, Lina Gorostiaga eta M Carmen Elizagoien, ikastolaren hastapenetako irakasleak, hurbildu dira beraien seme eta ilobekin ikastolako hiru belaunaldiren adierazle.

Behin zinta moztuta Joaldunak , Highlandesetik etorritako gaiteroen musikarekin bat eginez bertaratutako gonbidatuekin batera ibilbideari hasiera eman zaio.

CRÓNICA DEL ACTO DE INAUGURACIÓN

El gran día del Nafarroa Oinez ha empezado a las 10 de la mañana, con el acompañamiento del sol y del sonido de la txalaparta.

Previamente ya se habían congregado varios invitados en el comedor de la ikastola. Entre ellos estaban los escoceses Rob Gibson (parlamentario de Escocia) y Roy Pedersen, concejal de Invernesseko, además del corresponsal de la BBC Reamonn Lenkas.

Muchos han sido los representantes de instituciones y partidos políticos que nos han visitado. He aquí algunos de ellos, y de antemano nos excusamos porque seguro que no citamos a muchos de ellos:

-CDN: Juan Cruz Alli - José Andrés Burguete
-Ezker abertzalea: Santi Kiroga (y más)
-NABAI: Koldo Amezketa, Uxue Barkos, Iñaki Cabasés, Fermin Ciaurriz, Maria Luisa Mangado, Patxi Telletxea, Patxi Zabaleta (y más)
-PSN: Amanda Acedo, Maria Victoria Arraiza, Román Felones, Roberto Jiménez, Juan Moscoso del Prado (y más)

INSTITUCIONES
Delegada del Gobierno: Elma Sáiz

Parlamento de Navarra: Koldo Amezketa

Gobierno de Navarra: Xabier Azantza, Julen Calvo

Gobierno Vasco: Lurdes Auzmendi, Xabier Zabaltza

OTRAS INSTITUCIONES

CRANA: Javier Asín

TOPAGUNEA: Oskar Zapata (y más…)

IKASTOLAK: Koldo Tellitu, Pello Mariñeralena, Izaskun Arratibel, la práctica totalidad de los directores y presidentes de las ikastolas de Navarra…

EUSKALTZAINDIA: Andrés Iñigo, Sagrario Aleman, Patxi Zabaleta

Además, otros muchos se han congregado para firma el manifiestoTxikiak handi: los flamencos Johan Vancawemberghe y Tony Kerkhove y los homenajeados en el acto del mediodía, entre los que destacan los siguientes profesores universitarios: Ziortza Basaguren y Gorka Larrañaga de la Universidad Iberoamericana de México, Hanna Lanto de la Universidad de Helsinki, Carlos Cid de la Complutense de Madrid e Itziar Aduriz de la Universidad de Barcelona.

Estitxu Fernandez ha sido la encargada de guiar el acto de presentación. Primero ha cedido la palabra a Peio Gurbindo, alcalde de Villava. El alcalde ha señalado que los villaveses llevan el euskera en el corazón y que son muchas las entidades que impulsan el euskera en esta villa fundada en 1184. Además, ha agradecido a la ikastola Paz de Ziganda que haya organizado este evento en la localidad porque es muy beneficioso para su desarrollo.

Más tarde, Mikel Asiáin, presidente de la ikastola, ha remarcado todo el trabajo que se ha realizado desde el centro en estos 40 años de funcionamiento, un trabajo que el euskera se merecía. Finalmente, ha pedido sensibilidad para con el euskera por parte de todos los gobernantes, sean estos del color que sean.

Tras estas palabras los dantzaris de la ikastola han dejado impresionados a todos los asistentes con una coreografía basada en la canción del Oinez, con la que han querido transmitir la universalidad del euskera.

A continuación ha sido el turno de la presidenta de la Federación de Ikastolas de Navarra, Izaskun Arratibel, quien ha subrayado que a pesar que Paz de Ziganda sea la organizadora, parte de los ingresos van a ir dirigidos a la ikastola de Lodosa. Así como Paz de Ziganda, con más de 1.000 alumnos, necesita el bachillerato, Lodosa, con 60 familias, necesita el impulso de todos para sobrevivir.

Xabier Azantza, director gerente de Euskarabidea, del Gobierno de Navarra, ha subrayado la importancia del concepto de solidaridad que tan bien trabaja el mundo de las ikastolas. Según Azantza, el futuro viene en euskera.

El acto ha finalizado con una acción entrañable: el corte de la cinta. Lina Gorostiaga y M Carmen Elizagoien han participado en la ikastola desde sus inicios como profesoras, madres y ahora abuelas. Representan la continuidad y el éxito del proyecto de las ikastolas.

Tras el corte de la cinta, precedidos por los Zanpantzar y los gaiteros de las Tierras Altas de Escocia, se ha iniciado el recorrido por el circuito.


JARRAITU NAFARROA OINEZ 2010 TWITERREN

Nafarroa Oinez 2010 Eskuorria/Aldizkaria



Nafarroa Oinez: Omenaldia: Carlos Cid, hitzaldia


OSO MODERNOAK GARA

Carlos Cid


Lehenengo eta behin, Euskal Herritik kanpoko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasten ditugunok esker beroenak ematen dizkiogu, bihotz-bihotzez, Paz de Ziganda Ikastolari omenaldi hunkigarri honengatik.

Euskara mundu zabaleko unibertsitateen plazara jalgi da, eta ez da kasualitatea: bost kontinenteetan ohartu gara hizkuntza eder honen garrantziaz, eta garrantzi hori jakinarazi nahi diogu munduari gure lan apalaren bidez.

Euskara Euskal Herriko hiri eta herrixketako plazetara ere jalgiz doa pixkanaka pixkanaka, eta ez da kasualitatea: hainbat eta hainbat euskal herritar (ez denak, zoritxarrez) ohartu dira euskarak beren nortasun indibidual eta kolektiboaren eraikuntzan duen garrantziaz, eta gizarte eleanitzaren aldeko apustua egin dute, gogotsu egin ere. Ikastoletako irakasleen lana eta Varsoviako edo Tokyoko unibertsitateko euskara eta euskal kulturako irakaslearena kate bereko bi kate maila dira. Barku banatan daude, baina portu berera doaz. Besteak beste, ikastolei esker euskarak bizirik dirau, eguneroko komunikazio tresna da, bizia da, eraginkorra da, erakargarria da. Euskara hilik balego ere, bere tokia izango luke unibertsitateetan, baina latinarekin batera, greko zaharrarekin batera, hau da, hizkuntza hilen konpainia noblean. Badira euskarari patu hori opa diotenak, aitortuz edo aitortu gabe. Badira elebakartasunaren aldekoak (lotsaren lotsaz ez dute aitortzen, baina badira), batez ere ele bakar hori euren ama hizkuntza baldin bada. Baina hori jarrera zaharra da, antigoalekoa. Eleaniztasuna, ordea, oso modernoa da. Batez ere hizkuntza txiki eta handien artean bereizkeriarik egiten ez duen eleaniztasuna. Eta hemen gauden guztiok oso-oso modernoak garenez (begi bistakoa da hori), ikas ditzagun ahal adina hizkuntza eta ospa dezagun pozez gainezka Babelgo dorrean behiala gertatu zena.

2010(e)ko urriaren 15(a), ostirala

ONGI ETORRIAK NAFARROA OINEZERA

6. mailako ikasleek igande honetan ospatuko den Nafarroa Oinezera ongi etorria ematen dizuete etortzen zareten guztioi.





EGUN ONA PASA EUSKARAREN EGUN HONETAN!!!



TXIPA ALDATU ETA EUSKARAZ MINTZATU!!!!

2010(e)ko urriaren 5(a), asteartea

PUNPEKA ETA PATXI LABORDA ATARRABIAKO FESTATAN

Dantza tradizionalak (jantza jautziak, polkak, eskotixak ala kontrajantzak) gustokoak badituzu Atarrabiako Antxo Jakintuna Plazara etorri urriaren 8an arratsaldeko 8etan. Iparraldeko musikariak izanen ditugu Punpeka Taldearekin eta ezagutzen ez dituzun dantzak Aikoa Taldearen kidea den Patxi Laborda Dantza Maixuak erakutsiko dizkizu. Antolatzailea: Nafarroa Oinez 2010

 

2010(e)ko irailaren 9(a), osteguna

ZOOTROPO PROIEKTUA: TXIRRI, MIRRI ETA TXIRIBITONEN IPUIN ANIMATUAK




Txirri, Mirri eta Txiribiton Paz de Ziganda Ikastolan.