2011(e)ko azaroaren 22(a), asteartea
Gartxot Filma
Gartxot, konkista aitzineko konkista animazio filma zinemetara iritsi da. Juanjo Elordi eta Asisko Urmenetaren zuzendaritzapean, XII. mendeko bardo edo kantari baten bizitza kontatzen digu istorioak, Gartxot, Itzaltzuko bardoa Arturo Kanpionen narrazioan oinarrituz.
Gartxot trailerra from Somuga on Vimeo.
2010(e)ko apirilaren 24(a), larunbata
2010(e)ko apirilaren 17(a), larunbata
AXERI-BODA ADIN GUZTIENTZAKO APROPOSA DEN IKUSKIZUN PAREGABEA
ZATOZ datorren apirilaren 24an eguerdiko 12etan Gaztelu Enparantzara, bertatik kalejiran Gayarre Antzokira joanen gara gure urtebetetzea ospatzera.
Axeri-Boda ikuskizunaren bideo erreportaia
Juan Antonio Urbeltzi Axeri-Boda ikuskizunari buruz elkarrizketa
Axeri-Bodaren atzetik dauden kondairak benetan interesgarriak dira (Oier Araolaza/Kezka Dantza Taldea)
Ikuskizunaren estrenaldiko a rrakasta
Axeri-boda
Aspaldiko metafora honen gainean, Europako kulturek irudimenezko azeri horiei buruzko ikuspegi desberdin eta bereziak proposatu dituzte. Axeri-Boda honetan gai honi buruz izan diren zenbait tradizio jaso ditugu, oraindik ere Gipuzkoako behe lurraldeetan, Beterri inguruan, hein batean mantentzen direnak; han, ibaiak hazita doazenean "azeriek" beren ezteirik alaienak ospatzen dituzten lekuan.
Okasio honetarako, eta Akira Kurosawak Konna yume wo mita, "Ametsak", filmeko lehen ipuinarekin Japonia eta Euskal Herriaren arteko zubi bat eraikitzeko ematen digun aukerak hunkituta, gure aspaldiko Axeri-dantzaren erritual indartsuaren omenaldia eskaini nahi izan diogu. euskal usadiozko jantzi eta dantzez bereziki atonduta.
Hemendik pixka batera, hau amaitzen denean, ikusleak berretsi ahal izango ditu, modu batera edo bestera, hemen laburki adierazitako iragarpenak. Bitartean, bihoaz nire eskerrik beroenak gogo biziz eta bete betean Axeri-boda berri hau argiz eta kolorez janzten lagundu diguten guztiei.
Juan A. Urbeltz
2010(e)ko otsailaren 9(a), asteartea
ASIER IZAGIRRE MUNDUZ MUNDU: IKASTOLATIK HIMALAYARA
Zorte on opa dizue Paz de Ziganda ikastolak!
2010(e)ko urtarrilaren 27(a), asteazkena
Leihotik aldizkaria era digitalean
2009(e)ko apirilaren 27(a), astelehena
PETRI ATARRABIAKO HAURRENTZAKO LITERATUR LEHIAKETA
Pasa den ostiralean Atarrabiako udaletxean Petri Atarrabiako Haur Literatur lehiaketaren XX. edizioaren sari banaketa burutu zen, Udalbaltza aretoan. Oraingoan ere geure ikastolako ikasleak sarituak izan dira:
Olaia Eizagirre, "Viaje al Amazonas" narrazioa dela eta.
Asier Gillo, "Abentura paregabeak" izenburupean aurkezturiko lanagatik.
Amaia Ainciburu, "Abuztuak 23" izeneko idatzia dela eta.
Zorionak danoi!
2009(e)ko martxoaren 5(a), osteguna
Ikastolek telebista berri bat aurkeztu dute
2009(e)ko martxoaren 3(a), asteartea
"IKASTOLA" abestiaren aurkezpena
"Ikastola" kanta 70. hamarkadan sortu zuen Bilbon Saioka taldeak eta Euskal Herriko ikastola askotara zabaldu zen. Orain, abesti hori moldatu dute.Ikastolen Elkarteak Ikastola kanta sortu du, ikastola guztien ereserkia izateko asmoarekin. Ez da guztiz berria; orain dela 35 urte Saioka talde pedagogikoak egindako kanta berreskuratu dute eta itxura berria eman.
Xabier Zabala konpositore zarauztarra arduradu da musikaz eta, aurkezpenean esan zuenez, estribiloaren parteari kalejirako erritmoak gehitu dizkio, «abesti hau dantzagarri izatea» nahi lukeelako, eta beste beste zatiek kutsu rockeroagoa daukate.
Hitzak, berriz, Pirritx eta Porrotx pailazoenak dira, aspaldiko bertsioan oinarrituta. Kontuan izan behar da, lehenengo aldaerak bezalaxe, oraingo bertsioak ere aukera ematen duela herri bakoitzeko ikastolak bere letra propioa erantsi diezaion estribiloari.
Pirritx eta Porrotx pailazoek diotenez: «Lehen atalak pertsonaz dihardu; bigarrena, euskara eta Euskal Herriari buruzkoa da; eta hirugarrena, baloreei buruzkoa».
CDan abestiaren lau bertsio eskaintzen dira: oinarrizko bertsioa; ikastetxe bakoitzak bere letra eransteko aukera ematen duen bertsioa; txirulaz jotzekoa; eta karaokea egitekoa.
Grabazioan jende askok hartu zuen parte: Amaia, Miren eta Paxkalin Aire (Aire ahizpak), Eñaut Elorrieta (Ken Zazpi taldekoa) eta Oiongo ikastolako ikasle, irakasle eta guraso talde zabal batek, besteak beste.
IKASTOLA Kantaren letra:
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
Goizean jaiki, gosaldu, ohea egin,
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
Euskaraz hazi eta euskaraz ikasi
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
Koloretan amestu, koloretan bizi
GORA IKASTOLA, GURE IKASTOLA!
IKASTOLA, GORA GURE IKASTOLA
2009(e)ko urtarrilaren 29(a), osteguna
2009(e)ko urtarrilaren 9(a), ostirala
AINHOA ASIAIN AURTENGO MIKRO-IPUINEN LEHIAKETAREN IRABAZLE.
Aurtengo edizioan mikro-ipuinen lehiaketara aurkeztutako 1033 lanen artean, Ainhoa Asiain, D.B.H. 3-ko ikaslearen "Muxu aspertuak" izenburuko ipuinak jaso du lehen saria.Kurtso bereko ikaslea den Iñaki Leunda ere, lehen aukeraketa batean hautatutako zortzi finalisten artean geratu da, "Gu" lanarekin.
Ainhoaren lana saritzean ipuinak dituen balio literarioak eta, horien artean, literaturari erreferentzien eta figura literarioen erabilera, eta, batez ere, mikroipuinak idazteko teknika berezia oso modu egokian erabili duela hartu dute kontuan.Bestalde,ipuinak duen ukitu poetikoa eta ipuinak helarazten duen mezua bera zein mezua helarazteko erabilitako era esplizitua ez izatea ere izan dira kontuan hartutako beste ezaugarriak.
Aipamen honekin Ainhoa eta Iñaki zoriondu nahi ditu ikastolak eta baita lehiaketan parte hartu duzuen gainontzeko ikasleak ere. Zorionak guztioi beraz!
Egunkariko berria irakurri eta bertan ikusiko duzutenez, Ruper Ordorika abeslaria izango dugu laister gure artean sari banaketan eta kontzertu txiki bat eskeintzen. Hemen duzue bere abesti bat entzungai.
2008(e)ko abenduaren 1(a), astelehena
MIKEL LABOA, EUSKAL ARTISTA HIL DA.
Agur eta ohore Mikel.
http://sustatu.com/1228227718
2008(e)ko azaroaren 27(a), osteguna
GURASOEI EGINDAKO EUSKARA MAILAREN NEURKETAREN EMAITZAK
2008(e)ko azaroaren 14(a), ostirala
ANAIS SANCHEZEK IRABAZI DU ELHUYAR FUNDAZIOKO TEKNOSKOPIA LEHIAKETA
Anaisek azaroaren 13an jaso zuen bere saria DBH 3.C gelakideen laguntzaz Donostiako Kristinaenea parkean. Lehenengo saritzat bideo kamara digital bat jaso zuen Anaisek. Gelakide guztiak beraien tutorak eta naturreko irakasleak lagunduta goizean goiz abiatu ziren Donostira eta sari banaketa ondoren Kristinaenea bisitatzeko aukera izan zuten.
Anaisek honakoa kontatu digu:
Nola izan zenuen lehiaketa honen berri?
Gure naturreko irakaslea den Liernik eman zigun honen berri eta nik parte hartzea erabaki nuen.
Zer nolako bloga egin duzu?
Lehiaketaren baldintzen arabera, blogeko protagonista superheroi bat izan behar zen, lurra salbatzera etorri den superheroi bat. Nik Berdundis Superheroiaren bloga sortu dut. Blogari ahalik eta gehigarri gehien jartzen saiatu naiz: inkesta bat, ahalik eta estek gehien, itxura zaindu, postak...
Bloga ikusi dut eta hainbat iruzkin baditu. Nork zuen zure blogaren berri?
Lagunei eman nien blogaren berri eta haiek sartu dituzte iruzkinak. Hala ere, bada ezagutzen ez dudan norbaiten iruzkin bat ere.
ZORIONAK ANAIS ETA SEGI HORRELA.
PRENTSA AIPAMENAK:
2008(e)ko apirilaren 28(a), astelehena
ariketa osagarrien eguna
2008(e)ko apirilaren 11(a), ostirala
BA AL DAKIGU EUSKALDUNOK GURE BURUAZ FARRE EGITEN?


Patxi Huarte Larrabururen “de Rerum Natura” komiki bildumak, alajaina!!
Eguna irribarre batekin hasi nahi baduzu, eskuratu itzazu komiki hauek. Terapia merke eta gomendagarria, benetan!!
Komikigile honen eta bere lanari buruzko informazio gehiago nahi baduzu ondoko web orrian sar zaitez:
2008(e)ko otsailaren 26(a), asteartea
IKASYS
2007(e)ko azaroaren 20(a), asteartea
ZEZILIA DEUNA
2007(e)ko azaroaren 13(a), asteartea
NATURREKO ERAKUSKETA
2007(e)ko urriaren 25(a), osteguna
2007(e)ko urriaren 16(a), asteartea
BE OINEZ MY FRIEND!



