Djuma etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
Djuma etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko abenduaren 21(a), ostirala

1750: Djumako urrezko zenbakia

1750 Hauxe da gaurko jaialdian saria egokitu zaion zenbaki magikoa.    
Número premiado Djuma proiektua: 1750

Zurea baldin bada zenbakia, deitu telefono honetara 646093202.
Teléfono para contactar: 646093202.

2010(e)ko azaroaren 29(a), astelehena

TIMO KAKWATA IKASTOLAN



Gaur Timo ikastolara etorri da. Goizean LH 2.,3.,4.,5. eta 6. mailakoekin egon da. Haurrak ikusi bezain laster, euskaraz zekizkien hitz gutxi batzuk esan dizkie: Kaixo, egunon, eskerrik asko… eta berehala ikasle guztien arreta eta laguntasuna eskuratu ditu. Djuma, mapa baten laguntzarekin, non kokatzen den erakutsi die eta bere herriari buruzko gauza mordo bat kontatu dizkie, hala nola, hango haurrak eta beren familiak nola bizi diren, irakasle baten soldata zein den, zeintzuk diren hitzegiten dituen hizkuntzak (ez zaitezte arritu haurren batek kikongo hizkuntzan agurtzen bazaituzte egun hauetan). Hontaz gain, ur edangarriaren gabeziaz eta janari faltaz hitzegin die.
Bukatzeko, Ngwaba eskolako (azken proiektuko) azalpen mordo bat eman dizkie, argazkiak ere erakutsiz. Horrelako herrialdeetan eskolak eta hezkuntzak duen garrantzia azpimarratu du, oraingo haurrak izango baitira etorkizunean Afrika aurrera aterako dutenak.
Arratsaldean berriz DBH 1. eta 3. mailakoekin egon da. Azken hauekin frantsesez zertxobait hitzegin du.
Ikasleak oso gustora egon dira eta mila galdera egin dizkiote. Abenduak 22an, azoka egunean, berriz etorriko da ikastolara bisitan.
Mila esker Timo, horrelako egun polita eskeintzeagatik!




2006(e)ko abenduaren 13(a), asteazkena

AZOKA PRESTATZEN

Hemen dituzue azokan salduko diren gauza batzuk. Politak ezta??? Gogoko al duzue baten bat datorren ostiralean erosteko? Aukeratzen has zaitezkete!!









2006(e)ko azaroaren 9(a), osteguna

DJUMA HERRIALDEAREN ALDEKO AZOKA

Aurten ere, urtero bezala, Djuma herrialdearen aldeko azoka egingo dugu abenduaren 22an ikastolako zilindroan. Lagundu nahi duenak edozein gauza ekar dezake etxetik (panpinak, jokuak, liburuak…) azokan saltzeko abenduaren 11 baino lehen.
Dakizuenez, azokan lortutako dirua Djumara bidaliko dugu hango eskolak berritzeko, materiala erosteko edota beharra izatekotan gela berriak eraikitzeko. Hori da hain zuzen ere, pasa den urtean egin izan zutena. Hona hemen eraiki ziren 2 gela berrien argazkia:

Aldez aurretik zuen partehartzea eskertzen dizuegu.

Agur bero bat

Djumako taldea