internet arriskuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
internet arriskuak etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2012(e)ko apirilaren 18(a), asteazkena

TEKNOLOGIA BERRIEN ERABILERA EGOKIA LANTZEN


Aste honetan, Gurutze Gorriaren bitartez, ikastolan teknologia berrien erabilera egokia landu dugu. Asteartean irakasleek formakuntza saio bat izan zuten. Ostegunean LH5-6 eta DBH1-2ko seme-alaben gurasoak hitzaldi batera gonbidatuak izan ziren eta partaidetza zabala izan zen. Halaber, Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleek eta DBH1-2koek tailer bat izan zuten non interneta eta, oro har, teknologia berriekin lotura duten hainbat gai jorratu ziren: sare sozialak, mugikorrak, ciberbullying delakoa…
Hona hemen lotura interesgarriak etxean bistaratzeko:

Teknologia berrien erabilera egokirako web gunea:www.pantallasamigas.net

Haurrentzako nabigatzailea: www.kidoz.net

Haurrentzako bilatzailea: www.kidrex.org

Haurrentzako bilatzailea: http://www.buscadorinfantil.com

Sare sozialei buruzko aholkuak: http://www.deaquinopasas.org

Informazio orokorra: http://www.avpd.euskadi.net/s04-kontuzdt/eu/